Hiru pintura-peoi Lantalderako

Izena emateko epea 2022ko uztailaren 11 arte dago zabalik.

Lanpostuaren deskribapena:

  • Pintura lanak eta pintaden garbiketa.

Bete beharreko baldintzak:

  1. Eskola-ziurtagiria edo baliokidea izatea, gutxienez.
  2. Eibarren erroldatuta egotea lehenetsiko da.
  3. Lanbidek diruz lagundutako 2021ko edo 2022ko ekitaldietarako enplegua sustatzeko tokiko ekintzen programetan Udalarentzat lanik egin ez izana.
  4. Esperientzia pintura lanetan.
Baloratu beharreko baldintzak:
  • B1 gidabaimena izatea.

Kontratu-mota: aldi baterako kontratua, lan aukerak hobetzeko (% 100eko lanaldian).

Kontratuaren iraupena: 3,5 hilabete

Lanean hasteko data: berehala

Interesa duten pertsonek Lanbiden izena eman behar dute 2022ko uztailaren 11 baino lehen (egun hori barne), hurrengo lan eskaintza zenbakian: 162022008594. Lanbideren web orriaren bitartez eman behar da izena. Informazio gehiago nahi izanez gero, interesatuek 943-023802 (Lanbide) telefonora deitu beharko dute.