Euskara normalizatzailea
Izena emateko epea 2023ko otsailaren 9a arte dago zabalik.
Lanpostuaren deskribapena:
- Eibarko Hiria Euskararen Plan Estrategikoa garatzeko sortutako “Eibarren AKEBAI” herritar plataforma dinamizatzea: bilerak deitu eta dinamizatu, aktak egin…
- Zuzendaritzako kideen gidaritzapean urteko kudeaketa plana egin eta bertako ekintzak bideratzea.
- Herritarren eta bertako elkarteen aktibaziorako ekintzak bideratzea.
- Euskarazko ekimenen zabalkundea egitea sareetan eta komunikabideetan.
Bete beharreko baldintzak
- Gradua edo baliokidea.
- Euskara maila: C2.
- Gutxieneko esperientzia: 12 hilabete
Baloratu beharreko baldintzak:
- Taldeak dinamizatzearekin lotutako prestakuntza.
- Euskara normalizatzaile edo dinamizatzaile moduan esperientzia edukitzea.
Kontratu-mota: ordezkapena (% 100eko lanaldian).
Lanean hasteko data: berehala.
Interesa duten pertsonek Lanbiden izena eman behar dute 2023ko otsailaren 9a baino lehen (egun hori barne), hurrengo lan eskaintza zenbakian: 162023001400. Web orriaren bitartez ezin izango da izena eman. Informazio gehiago nahi izanez gero, interesatuek 943-023802 (Lanbide) telefonora deitu beharko dute.