Ego Ibarraren administraria

Izena emateko epea 2022ko urriaren 11 arte dago zabalik.

Lanpostuaren deskribapena:

  • Ego Ibarraren espedienteak katalogatzea, argazki-funts askorekin, eta webguneko edukiak eguneratzea.

 Bete beharreko baldintzak

  1. Langabetua izatea.
  2. LH-2 administrari adarrean, horren baliokidea edo maila altuagoko titulazioa.
  3. Euskara maila: C1.
  4. Webguneetako edukiak betetzen jakitea.
  5. Eibarren erroldatuta egotea.
  6. Lanbidek diruz lagundutako 2021eko edo 2022ko ekitaldietarako enplegua sustatzeko tokiko ekintzen programetan Udalarentzat lanik egin ez izana.
  7. Sei hilabeteko lan esperientzia administrari lanetan.

Baloratu beharreko baldintzak:

  • Harremanak izateko gaitasuna.
  • Antolatua eta  proaktiboa izatea.

Kontratu-mota: lan aukerak hobetzeko aldi baterako kontratua (% 50eko lanaldian).

Kontratuaren iraupena: 6 hilabete.

Lanean hasteko data: berehala.

Interesa duten pertsonek Lanbiden izena eman behar dute 2022ko urriaren 11 baino lehen (egun hori barne), hurrengo lan eskaintza zenbakian: 162022012121. Web orriaren bitartez ezin izango da izena eman. Informazio gehiago nahi izanez gero, interesatuek 943-023802 (Lanbide) telefonora deitu beharko dute