Bi ofizial elektrizista

Izena emateko epea 2023ko irailaren 11 arte dago zabalik.

Lanpostuaren deskribapena:

ELEKTRIZITATEA:

1. Herriko argien eta udal eraikinen instalazio elektrikoak mantendu eta berritzea, akatsak detektatuz eta behar diren konponketak edo berritzeak eginez.

2. Telekomunikazioen mantentze- eta berritze-lanak egitea.

3. Ekitaldiak direla eta, argiztapen- eta soinu-muntaketa bereziak egitea, espazioa eta eskakizun teknikoak aztertu ondoren.

4. Sistemen kudeaketa adimenduneko proiektuetan (Smart) programazioak egitea.

5. Sistema domotikoak ezartzea.

6. Matxurak konpontzea, aurkitu ondoren.

7. Instalazio elektriko berriak egitea udal bulegoetan, eta argiteria publikoa handitzea.

8. Industria Sailak eskatzen dituen ikuskapenak eta neurketak egitea.

9. Luminariak ordezteko araudia betetzea kalitate eta eraginkortasun energetiko hoberako, eta dirulaguntzak lortzeko zehaztapenak betetzen saiatzea.

10. Elektrizitateari buruzko aholkularitza ematea lehendik dauden instalazioei edo proiektuei dagokienez, bai udal departamentuei, bai udalerrian instalazioak egingo dituzten enpresei eta kanpoko langileei.

BESTE  BATZUK:

11. Laguntzaileak egin beharreko lanak gainbegiratu eta aholkularitza ematea.

12. Kontratatutako gaitasun profesionalari dagokion beste edozein lan egitea, baldin eta horretarako aldez aurretik irakatsi bazaio.

Matxurak direla eta, txandakako guardiak egingo ditu.

Bete beharreko baldintzak

  • LH Elektrizitatean, eta urtebeteko lan-esperientzia, gutxienez, elektrikari ofizial moduan, batik bat, argiteria publikoan.
  • B1 gidabaimena.
Baloratu beharreko baldintzak:
  • Eskualdean erroldatuta egotea.
  • Kamioiaren C gidabaimena.
  • Euskara ezagutza.
  • Segurtasun formazioa alturetako lanetarako.
  • Curriculumak jaso ondoren, egiaztatzen duten esperientziaren eta prestakuntzaren arabera baloratuko dira, eta elkarrizketa egingo da.

Kontratu-mota: aldi baterako kontratua, % 100eko lanaldian.

Kontratuaren iraupena: hautaketa-prozesua egin arte (behin betiko sartzeko aukera).

Lanean hasteko data: berehala (goizeko ordutegia).

Interesa duten pertsonek Lanbiden izena eman behar dute 2023ko irailaren 11 baino lehen (egun hori barne), hurrengo lan eskaintza zenbakian: 162023010256 . Web orriaren bitartez ezin izango da izena eman.  Informazio gehiago nahi izanez gero, interesatuek 943-023802 (Lanbide) telefonora deitu beharko dute.