Administrari Laguntzailea Udal Artxiborako

Izena emateko epea 2022ko irailaren 23a arte dago zabalik.

Lanpostuaren deskribapena:

  • Administrari laguntzailea 1970eko erroldari dagokion dokumentazioa digitalizatzeko eta IMPULSA plataforman sartzeko, esportatzeko eta dagozkion  jardueretan erabiltzeko.

 Bete beharreko baldintzak

  1. Langabetua izatea.
  2. Lanbide Heziketa administrari adarrean, edo maila altuagoko titulazioa.
  3. Euskara maila: B2.
  4. Eibarren erroldatuta egotea.
  5. Lanbidek diruz lagundutako 2021eko edo 2022ko ekitaldietarako enplegua sustatzeko tokiko ekintzen programetan Udalarentzat lanik egin ez izana.
  6. OFFICE ezagutza.

Baloratu beharreko baldintzak:

  • Ezagutzak artxibo gaietan.
  • Lan esperientzia administrazio publikoan.

Kontratu-mota: lan aukerak hobetzeko aldi baterako kontratua (% 100eko lanaldian).

Kontratuaren iraupena: 3,5 hilabete.

Lanean hasteko data: berehala.

Interesa duten pertsonek Lanbiden izena eman behar dute 2022ko irailaren 23a baino lehen (egun hori barne), hurrengo lan eskaintza zenbakian: 162022010803. Web orriaren bitartez ezin izango da izena eman. Informazio gehiago nahi izanez gero, interesatuek 943-023802 (Lanbide) telefonora deitu beharko dute.