Administrari laguntzailea Gizarte Zerbitzuetarako

Izena emateko epea 2023ko abuztuaren 28ra arte dago zabalik.

Lanpostuaren deskribapena:

  • Komunitateko esku-hartze unitatearen prozedurak garatzeko administrari laguntzailea: dirulaguntzak, administrazio-laguntzak administrazio-exekuzioetan.

Bete beharreko baldintzak:

  1. Langabetua izatea.
  2. Eibarren erroldatuta egotea.
  3. Gutxienez, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (DBH) edo baliokidea.
  4. Gutxieneko euskara maila: IVAPeko 2. HE edo baliokidea.
  5. Lanbidek diruz lagundutako 2022ko ekitaldirako enplegua sustatzeko tokiko ekintzen programetan Udalarentzat lanik egin ez izana.
  6. Ofimatikako ezagutza handia.

Kontratu-mota: aldi baterako kontratua, lan aukerak hobetzeko (% 50eko lanaldian).

Kontratuaren iraupena: 5 hilabete

Lanean hasteko data: berehala

Interesa duten pertsonek Lanbiden izena eman behar dute 2023ko abuztuaren 28a baino lehen (egun hori barne), hurrengo lan eskaintza zenbakian: 162023008613. Web orriaren bitartez ezin izango da izena eman.  Informazio gehiago nahi izanez gero, interesatuek 943-023802 (Lanbide) telefonora deitu beharko dute.