Eibarko Udala

Tokiko Poliziaren agenteen lan-poltsa

Lanpostua: Tokiko Poliziaren agenteen lan-poltsa, lehiaketa sistemaren bidez.
Plaza-kopurua: lan-poltsa.
Mota: bitarteko funtzionario.
Eskaerak aurkezteko epea: 2025eko ekainaren 5etik 2025eko ekainaren 18ra (biak barne).

Eskaerak elektronikoki aurkezteko, derrigorrez, ziurtagiri digital bat edo B@K-Q eduki behar duzu (tramiteak online egiteko informazio gehiago nahi baduzu, tramiteak elektronikoki egiteko laguntza atala kontsultatu). Eskaera elektronikoki aurkezteko, sakatu hemen, eta erantsi  beharrezko agiriak.

Erreklamazioak aurkezteko epea: 2025eko uztailaren 18tik 2025eko uztailaren 24ra (biak barne). Erreklamazioak elektronikoki aurkeztu nahi izanez gero, derrigorrez, ziurtagiri digital bat edo B@K-Q eduki behar dituzu (tramiteak online egiteko informazio gehiago nahi baduzu, tramiteak elektronikoki egiteko laguntza atala kontsultatu). Eskaera elektronikoki egiteko, dokumentazioa aurkeztu prozedura erabili.