Bazterkeria arriskuan edota egoeran dauden pertsonak Eibartik kanpo gizarteratzeko dauden baliabideetara jotzeko diru-laguntzak (2018)

Deskribapena: bazterkeria arriskuan edota egoeran dauden pertsonak Eibartik kanpo gizarteratzeko dauden baliabideetara joateko diru-laguntzen eskaera egitea.

Hartzailea: Diru-laguntzen Lege Orokorraren 13. artikuluan ezartzen diren debeku horietako baten ere sartuta ez dauden pertsonak eta baldintza hauek betetzen dituztenak:

  • Eskaera egiteko unean 18 urte beteta izatea.
  • Eibarren erroldatuta egotea, gutxienez, eskaera egiten den eguna baino sei hilabete lehenago.
  • Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikarako Sailean eskaera eginda izatea gizarteratzeko errekurtso baterako.

 

Eskaera egiteko epea: 2018ko ekainaren 11tik azaroaren 9ra (biak barne).

Eskaera egiteko tokia: Gizartekintza, Portalea eraikina.

Diru-laguntzaren zenbatekoa: Joan-etorrietarako ezartzen diren zenbatekoak hauek dira: Donostia-San Sebastianera joateko 10 euro (joan eta etorri), eta 2 euro (joan eta etorri) Elgoibarko eguneko zentrora joateko.

Eman daitekeen gehieneko zenbatekoa 500 eurokoa izango da urteko Elgoibarrera joateko eta Donostia-San Sebastianerako joan-etorriak badira, urtean 1000 euroko diru-laguntza emango da.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

  • Eibartik kanpo dauden gizarteratzeko baliabideetara joaten diren pertsonei zuzendutako diru-laguntza eskatzeko orria behar bezala beteta.
  • Eskatzailearen NAN, AIZ, pasaportearen edo horren baliokide den agiri baten fotokopia.
  • Legezko ordezkapenaren kasuan, legezko ordezkariaren NANaren edo horren balio bereko beste dokumenturen baten fotokopia eta ordezkapena dokumentu bidez egiaztatua. Egiaztapen hori, zuzenbidean baliozkotzat har daitekeen edozein bitartekoren bidez egin daiteke (notario-ahalordeak, eskriturak…).
  • Frogagiria, diru-laguntzaren diru sarrera egingo den banku-kontuaren titularitatearena; diru-laguntzaren eskatzailearen nortasunarekin bat etorri behar dena. Ondoko dokumentu hauetatik edozein da balioduna: kontu-laburpenaren fotokopia; aurrezki-libretaren fotokopia; banketxeak luzatutako ziurtagiria edo "Titular-kontua” izeneko orria behar bezala beteta banketxeak emandako zigiluarekin.
  • Gizarteratzeko baliabidearen dokumentua edo ziurtagiria; agiri horretan azaldu behar da gizarteratze-prozesua noiz hasi zen edota baliabidearen eskaera.
  • Diru-laguntzaren eskaeraren xede den jarduerarako beste diru-laguntzarik eskatu edo lortu bada, beste erakunde edo instituzio batzuetan jarduera berbererako egindako diru-laguntza eskabideen zerrenda, edo, hala balegoke, jasotako diru-laguntzena, bakoitzaren zenbatekoa eta helburua zehaztuta.

 

Sail arduraduna: Eibarko udaleko Gizartekintza.

Ebazpen organoa: Tokiko Gobernu Batzarra.

Ebazteko gehieneko epea: eskaera egiten den egunetik zenbatuta, sei hilabetekoa izango da.

Diru-Laguntzen Datu-Base Nazionalean argitaratutako informazioa: http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/es/convocatoria/400990

Udalak emandako diru-laguntzaren justifikazioa edo zuriketa: Diru-laguntza ordaintzeko, tratamendua jaso den zentroko egiaztagiria aurkeztu behar da aldez aurretik. Egiaztagirian hauek jaso beharko dira: egindako joan-etorriak, zein egunetan joan den.

Diru-laguntzari dagozkion ordainketak hilea amaitu ondoren egingo dira, aurretik hilean zehar edo aurreko hilabeteetan egin diren joan-etorriak justifikatuta. 

Diru-laguntzaren zenbatekoa, normalean, laguntza emateko erabakia hartu eta hurrengo urteko urtarrilean likidatuko da. Likidazioa aurretik egiteko arrazoiak edo motiboak hauek dira:

  • Zentrora ez joatea edo bertan behera uztea.
  • Onuraduna hiltzea.
Deskargatu dokumentuak
Deialdia 2018: bazterkeria arriskuan edota egoeran dauden pertsonal Eibartik kanpo gizarteratzeko dauden baliabideetara joateko diru-laguntzak  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 157 KB)
Eibartik kanpo dauden gizarteratzeko baliabideetara joaten diren pertsonei zuzendutako diru-laguntza eskatzeko orria  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 160 KB)
Titular-kontua  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 63 KB)
Nabigazioa