“ELKARTASUN BEKAK" programarako diru laguntzak (2018)

Deskribapena: “Elkartasun bekak” programarako diru laguntzen eskaera egitea.

Hartzailea: Diru-laguntza hauek jaso ditzaketen pertsona fisikoak ondoko baldintza hauek betetzen dituztenak dira, baldin eta DLOren 13 artikuluan ezartzen diren debeku horietako baten ere sartuta ez badaude:

  • Diru-laguntza eskaerak aurkezteko epea amaitzerakoan 20tik 40 urte bitartera edukitzea.
  • Eibarko udal erroldan gutxienez 3 urte eramatea deialdiaren laburpena Gipuzkoako Buletin Ofizialean argitaratu aurretik.
  • Orain aurkeztu den proiektu honetarako beste erakunde edo elkarteren baten honen antzeko bekarik jasotakoa edo onuraduna ez izatea.

 

Eskaera egiteko epea: 2018ko uztailaren 7tik abuztuaren 6ra (biak barne).

Diru-laguntzaren zenbatekoa: Eskaera egiten duen bakoitzari emango zaion diru-laguntzak ezingo du gainditu 1.500 euroko zenbatekoa.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

  • Elkartasun Bekak eskatzeko orria behar bezala beteta.
  • Eskatzailearen NANren edo horren baliokide den agiri baten fotokopia.
  • Frogagiria, eskaera egiten duenaren banku-kontuaren titularitatearena; eskaera egin duenaren nortasunarekin bat etorri behar dena. Ondoko dokumentu hauetatik edozein da balioduna: bankuaren kontu-laburpenaren fotokopia; aurrezki-libretaren fotokopia; banketxeak luzatutako ziurtagiria edo “Titular-kontua” izeneko orria behar bezala beteta banketxeak emandako zigiluarekin.
  • Adierazitako merituak egiaztatzeko dokumentazioa.
  • Parte hartuko den proiektuaren deskripzioa eskura dagoen ereduaren arabera aurkeztuta. Gutxienez, ondoko zehaztasun hauek eman behar dira: eskaera egin duenak zertan egingo duen lan, non, zenbat denboraz eta proiektuaren ardura duen GKEren izena.
  • Bekaduna lanean arituko den herrialdeko GGKEren edo entitatearen beste egiaztatze-agiri batzuk.
  • Egingo den elkarlanaren deskripzioarentzat beharrezkoa den beste edozein informazio osagarri.

 

Sail arduraduna: Eibarko udaleko Gizartekintza.

Ebazpen organoa: Tokiko Gobernu Batzarra.

Ebazteko gehieneko epea: deialdiaren laburpena GAOean argitara eman eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita, sei hilekoa izango da.

Diru-Laguntzen Datu-Base Nazionalean argitaratutako informazioa:
http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/406256 

Udalak emandako diru-laguntzaren justifikazioa edo zuriketa: Bi zatitan ordainduko da diru-laguntza:

  • %75a diru-laguntza eman ondoren; aurretik abioi-txartelen ordainketari dagokion egiaztagiria edo horren balio bereko dokumentua aurkeztu behar da, baita aseguru-polizaren kopia ere.
  • Gainerako %25a, justifikazio txostena eta fakturak aurkeztu eta egiaztatu ondoren.

 

Justifikatzeko modua JUSTIFIKAZIO KONTUA delakoaren bidez egingo da, eta dokumentu hauek ditu:

  • “Elkartasun bekak” diru-laguntzaren justifikazioa behar bezala beteta.
  • Azken txosten bat lankidetzan jardun duenak egin dituen lanak deskribatzen, eskura dagoen ereduaren arabera aurkeztuta.
  • Helmugako herrialdearen GKEren ziurtagiria, egonaldia edo denbora azaltzen (data zehatzak behar dira).
  • Joan-etorrien (bidaia) gastuen zenbatekoa eta istripu eta gaixotasun polizak ez badituzte betetzen laguntzaren zenbateko osoa, jatorrizko fakturak edo faktura konpultsatuak aurkeztu behar dira joandako herrialdean egindako beste gastu horiek justifikatzeko (ostatua, mantenua, hango joanetorriak).

 

Deskargatu dokumentuak
Deialdia 2018: “ELKARTASUN BEKAK” programarako diru-laguntzak  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 281 KB)
Elkartasun Bekak eskatzeko orria  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 168 KB)
Titular-kontua  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 63 KB)
Proiektuaren deskripzioa (word formatua)  
Ikusi | Deskargatu ( DOCX, 22 KB)
Proiektuaren deskripzioa (formatu irekia)  
Ikusi | Deskargatu ( ODT, 15 KB)
“Elkartasun bekak” diru-laguntzaren justifikazioa  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 135 KB)
Azken txostena (word formatua)  
Ikusi | Deskargatu ( DOCX, 23 KB)
Nabigazioa