Udal eta Batzar Nagusietarako hauteskundeak (2023-05-28)
2023ko maiatzaren 28an Euskadin bi hauteskunde izango dira, Udal hauteskundeak eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Batzar Nagusietarako hauteskundeak.
Herritarrek aukeratu ahal izango dituzte honako hauek: Udaletako zinegotziak eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Batzar Nagusiak osatzen dituzten batzarkideak.
Hauteskunde horiei dagokienez, www.euskadi.eus web orriaren bidez argi eta garbi ikusi ahal izango duzu zein den posta bidez bozkatzeko ezarritako egutegia, nork eman dezakeen botoa, nor hauta daitekeen, zenbat kargu hauta daitezkeen, etab.
Gainera, aurreko hauteskundeei, hauteskunde-emaitzen artxiboari, hauteskunde-legeriari, boto elektronikoari, kontsulta-postontziari, harpidetzari eta abarri buruzko informazioa jasotzeko aukera izango duzu.