Bisita gidatuak, abuztuan

Aurtengo udan aukera ezin hobea izango duzu Eibar hobeto ezagutzeko, Eibarko Udalak antolatutako bisita gidatuekin. Nerea Alustiza historialari eibartarraren eskutik, zatoz hiriaren historia ezagutzera.

Udako hilabeteetan hiri armagina bisitatzen duten pertsonen eskaerari erantzungo dion turismo-eskaintza antolatzen jarraitzea da helburua.

Hirira egingo diren bisitek bere kaleetan zehar ibilbide historikoa osatzen dute, tren-geltokian hasi eta Untzaga Plazan amaituz, udaletxearen parean.Bisitan, gidak hiria duela 100 urte nolakoa zen erakutsiko du, gaurdaino izandako garapen historikoa azalduz, Eibarko industria edo hiriak II. Errepublikaren aldarrikapenean izan zuen papera ahaztu gabe.

Bisitaren gidoia Nerea Alustiza historialari eibartarrak osatu du, hirira egindako bisitetan eskarmentu handikoa. Berak egingo ditu gida lanak, beste behin.

  • Datak: abuztuak 2, 5, 9, 12, 16, 19, 23, 26 eta 30 (astearte eta ostiralero)
  • Ordutegia: 18:30etik 20:00etara
  • Prezioa: 
    • Helduentzako 5 euro
    • 12 urtetik beherakoentzat doan
    • Eibarren bizi direnentzat eta 65 urtetik gorakoentzat 2,5 euro bisitaren unean NANa erakutsita

Izen-ematea

  • 670 391 265 telefono zenbakira deituta, 11:00etatik 18:00etara
  • eibarvisit@gmail.com posta elektronikora mezu bat bidali, izen-abizenak, pertsona kopurua eta adina, eta egin nahi den bisita adieraziz
  • Izena emateko epea bisita bakoitzaren bezperan amaituko da, 18:00etan.