Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Bisita gidatuak, abuztuan

Aurtengo udan aukera ezin hobea izango duzu Eibar hobeto ezagutzeko, Eibarko Udalak antolatutako bisita gidatuekin. Nerea Alustiza historialari eibartarraren eskutik, zatoz hiriaren historia ezagutzera.

Udako hilabeteetan hiri armagina bisitatzen duten pertsonen eskaerari zein inguruko herritarren interesari erantzungo dion turismo-eskaintza antolatzen jarraitzea da helburua.

Hirira egingo diren bisitek bere kaleetan zehar ibilbide historikoa osatzen dute, Estaziño kaleko tren-geltokian hasi eta Untzaga Plazan amaituz, udaletxearen parean. Bisitan, gidak hiria duela 100 urte nolakoa zen erakutsiko du, gaurdaino izandako garapen historikoa azalduz, Eibarko industria edo hiriak II. Errepublikaren aldarrikapenean izan zuen papera ahaztu gabe.

Bisitaren gidoia Nerea Alustiza historialari eibartarrak osatu du, hirira egindako bisitetan eskarmentu handikoa. Berak egingo ditu gida lanak, beste behin.

Bisita guztiak doakoak izango dira. 

Datak, ordutegiak eta hizkuntza

  • Abuztuak 3 (osteguna): 18:30etatik 20:00etara. Euskaraz.
  • Abuztuak 6 (igandea): 11:30etatik 13:00etara. Gazteleraz.
  • Abuztuak 10 (osteguna): 18:30etatik 20:00etara. Gazteleraz.
  • Abuztuak 17 (osteguna): 18:30etatik 20:00etara. Gazteleraz.
  • Abuztuak 24 (osteguna): 18:30etatik 20:00etara. Gazteleraz.
  • Abuztuak 27 (igandea). 11:30etatik 13:00etara. Euskaraz.

Izen-ematea

Gutxienez, 24 orduko aurrerapenaz eman behar da izena. Bi modu daude horretarako:

Ordutegia: 8:30tatik 13:30etara.

Abuztuko kartela