Osasun-arretarako zentroak

Koronabirusaren pandemia dela eta, aurrekaririk gabeko egoera bizitzen ari gara, eta osasun-langileek etengabeko aldaketei aurre egin behar izan diete, herritarrei ahalik eta arretarik onena eman ahal izateko. Osakidetzatik (Euskal Osasun Zerbitzua) adierazi dutenez, "Ahalegin handia egiten ari gara hori lortzeko, eta aldaketa eta berrantolaketa horien barruan, martxoaren 30etik, Debabarrena ESIko lehen mailako arreta lau zentrotan emango da: Eibar, Torrekua (Eibar Ospitalea), Elgoibar eta Deba".

  • Eibar. Arnas patologia ez duten gaixoak artatzeko, 08:00etatik 17:00etara. Eibar, Ermua eta Mallabiko biztanleak artatuko ditu.
  • Torrekua, arnas patologia duten gaixoen arretarako, 08:00etatik 17:00etara. Eibar, Ermua eta Mallabiko biztanleak artatuko ditu.
  • Arnas patologia duten eta arnas patologiarik ez duten pazienteentzako Deba, eremu espezifikoetan arreta jarrita, 08:00etatik 17:00etara. Deba, Mutriku eta Itziar herritarrak artatuko ditu.
  • Elgoibar. Arnas patologia duten eta arnas patologiarik ez duten gaixoentzat, gune espezifikoetan jarriko dute arreta, 08:00etatik 17:00etara. Mendaro, Soraluze eta Elgoibarko herritarrak artatuko ditu.

Arretak orientazio EZ-PRESENTZIALA izaten jarraituko du, osasun-zentroetara joateko beharra minimizatzeko. Hori dela eta, Call Center bat prestatu dute, herritarrei zerbitzua emateko beren osasun-zentroko ohiko telefonora deituz, eta, aldi berean, gomendioak jasoko dituzte eta osasun-baliabide egokienera zuzenduko dira, patologiaren arabera.

Zerbitzu horrek telefono bidezko arreta eskainiko du 08:00etatik 00:00etara, asteko zazpi egunetan.

Martxoaren 26ko oharra

Debabarreneko ESIko (Erakunde Sanitario Integratua) Zuzendaritzak gure udalera bidalitako ohar batean, ondorengoa eskatzen zaie herritarrei: "Gaur egungo osasun-larrialdi egoera dela eta, Debabarreneko ESIko Zuzendaritzak herritarrei eta, zehazki, ESIa osatzen duten zentroetako pazienteei, bai Mendaroko eta Eibarko Ospitaleetakoei bai eta osasun-zentroetakoei, eskatzen die, mesedez, programatuta dituzten kontsultetara ez joatea, beren mediku arduradunek berariaz agindu ezean; haiek deituko diete hitzordu horretara joan edo ez esateko.".

Era berean, ESIko profesionalek herritarrek egiten ari diren ahalegina biziki eskertzen dute.

  • Torrekua (Eibar Ospitalea) 943 03 26 50
  • Toribio Etxebarria anbulatorioa 943 03 25 00
  • Elgoibarko anbulatorioa 943 03 26 10
  • Debako anbulatorioa 943 19 24 24
  • Mendaro Ospitalea 943 03 28 00
  • Ermuko anbulatorioa 943 03 26 30
  • Etxez etxeko arreta eta larrialdiak 943 46 11 11
  • Larrialdiak (bizi-larrialdia) 112