Oinarrizko gutxieneko zerbitzuak

Eibarko Udalak martxoak 13an jakinarazitako babes eta prebentzio neurriak zabaltzea erabaki zuen martxoaren 14an, Eibarren COVID-19ren lehen kasu positiboen berri izan ostean.

Egoera berri horren aurrean, Eibarko haur-parke guztiak prezintatu dira, pertsona asko biltzen diren tokiak direlako, eta Eibarko Udaleko aurrez aurreko arreta bertan behera utzi da.

Ildo horretatik, edozein kontsulta edo tramite egiteko udal zerbitzuekin harremanetan jarri nahi duenak, ondorengo bideak erabili ahal ditu: Udalaren kanal elektronikoa (www.eibar.eus); telefonoa, 010 edo 943.70.84.00 telefonoetara deituta; edo, bestela, arlo bakoitzak duen posta elektronikoaren bidez ere jarri ahal izango da harremanetan.

Hiritarren batek, neurri hauek hartu aurretik, udal-zerbitzuren batekin hitzordua badu, hiritarra ez da hitzordura etorri behar. Udala jarriko da harremanetan interesdunarekin. 

Eibarko Udalak berriz ere dei egiten die hiritarrei etxean ahalik eta gehien geratzeko eta nahitaezkoak ez diren jarduerak ekiditeko. Eibartar bakoitzari bere buruarekin arduratsu izatea eskatzen dio, gainerako bizilagunak ere babestu ahal izateko. Ildo horretan, azpimarratu nahi da garrantzitsua dela bereziki arduratsua izatea koronabirusaren aurrean komunikatutako higiene eta kontaktu neurriekin.

Eibarko Udalaren oinarrizko gutxieneko zerbitzuak

  • Udaltzaingoa
  • Gizartekintza
  • Informatika
  • Pegora, Herritarren zerbitzurako bulegoa
  • Diruzaintza
  • Kontuhartzailetza
  • Langileria
  • Udal brigada
  • Hilerria
  • Garbiketa
  • Atezainak

Erlazionatutako albisteak

  • Pegora, Herritarren zerbitzurako bulegoa 010 / 943708400 - pegora@eibar.eus
  • Udaltzaingoa 943-708424 - udaltzaingoa@eibar.eus
  • Gizartekintza 943-708440 - gizartekintza@eibar.eus
  • Diruzaintza 943-708410 - diruzaintza@eibar.eus
  • Kontuhartzailetza 943-708409 - kontuhartzailetza@eibar.eus
  • Zerbitzuak 943-708406 - zerbitzuak@eibar.eus
  • Langileria 943-708405 - pertsonala@eibar.eus
  • Informatika 943-708404 - informatika@eibar.eus