Laguntza psikologikoa

Azken asteotan bizi dugun egoerak, batzuetan, gure gogo-aldarteari eragin diezaioke, eta larritasuna, beldurra eta ziurgabetasuna sor ditzake.

Gipuzkoako Psikologia Elkargo Ofizialak pandemiaren eta konfinamenduaren hasierarekin bat eginez, martxoaren 19an, herritarrak lagundu nahi izan zituen aparteko egoera baten aurrean, aurreikusi zitekeelarik eguneroko bizitzan zailtasun garrantzitsuak eta sufrimendua emango zirela. Arreta psikologikoko telefonoa jarri zuten martxan (692 566160), doakoa eta biztanleria guztiari irekia.

Elkargoko Gobernu Batzordeko bi kidek koordinatuta eta elkargokidetze eta prestakuntza baldintza profesionalak betetzen ziztuzten 82 bolondresek zerbitzua emanda, laguntza psikologiko eske ziren 370 dei baina gehiago artatu dira.

Halaber Covid-arekin larri Donostia Ospitalean zeuden pazienteen arretarako programa desberdindu bat jarri zen martxan eta modu solidarioan artatu zitzaien talde adituaren partetik: GIPEC, Elkargoko Larrialdi eta Hondamendietan Esku-hartzeko taldea.

Azaldu dutenez, "Epidemiaren garapena ikusita, konfinamenduaren erlaxamendua aurreikusten delarik maiatzaren 11tik aurrera, data horretatik aurrera bi programak desaktibatzea erabaki dugu".

Beraz, Gipuzkoako Psikologia Elkargo Ofizialak 2020ko maiatzaren 11tik, arreta psikologikoaren zerbitzua eskaintzeari utzi dio, bai eta larri dauden eta Donostia Ospitalean dauden Covid19 pazienteen senideei arreta emateko programa ere.

Doluari arreta

Dolua prozesu naturala da, baldin eta hura inguratzen duten behar emozionalak zaintzen badira. Baina gaur, eta COVID-19k gure herrialdean eragindako osasun-alerta eta alarma egoeraren ondorioz, prozesu hori erabat aztoratu da.

Minbiziaren Aurkako Espainiako Elkartetik, une honetan, pertsona bat galdu duten pertsona guztien ondoan egon nahi dute. Elkarte gisa duten konpromisoak une honetan sufritzen ari diren pertsonen ondoan egotera bultzatzen dituzte, eta beren profesionalak haien eskura jarri nahi dituzte, beren senidea etxetik ateratzean, heriotza eta agurra iragartzen duen deian eta bakardadean dolua eragiten duten emozio horiek guztiak lantzen lagun diezaieten.

Doluaren arretari buruzko informazio guztia Minbiziaren Aurkako Espainiako Elkartearen webgunean dago eskuragarri.

Intereseko beste eduki batzuk

Laguntza psikologikoari buruzko beste eduki batzuk

  • AECC Gipuzkoa 900 100 036
  • Posta elektronikoa zurekin@aecc.es
  • Web orrialdea www.aecc.es/atencion-duelo