Haurreria eta Gazteria

2020ko konfinazio garaiko marrazkien erakusketa digitala

Eibarko Udalak, COVID-19 koronabirusaren ondorioz, etxean geratzeko derrigorrezko agindua betetzen ari diren adin txikikoentzat, etxean egindako marrazki zein irudien erakusketa digitala antolatu du.

Gaia: COVID-19a, etxeko konfinazioa.

Kolorea: norberaren aukerakoa.

Lanak ondorengo posta elektroniko honetara bidali beharko dira: haurreria@gmail.com

Onartutako formatoak: .png ; .jpg ; .tiff

Marrazkiak entregatzeko epea: konfinazioa irauten duen bitartean.

Marrazkiaren goialdean honako datu hauek azaldu beharko dira:

  • Izena (soilik, izena)

  • Adina.

Marrazkiak Haurreria eta Gazteriako sare sozialetan argitaratuko dira, eta ahal den neurrian, Kulturako mikrositean ere.

Erakusketa digitala etxeko konfinazioa irauten duen bitartean mantenduko dugu.

Etxeko konfinazioa amaitzean, haurreria@gmail.com posta elektronikora bidalitako marrazki guztiekin erakusketa fisiko bat egingo da. Eibarko Udalak inprimatuko ditu jasotako irudi guztiak. Erakusketaren datak eta tokia www.eibar.eus helbidean argitaratuko dira.

Erakusketaren oinarriak bertan klikatuta deskarga daitezke.

Anima zaitez zure marrazkiari argazki bat ateratzera eta guri bidali!

Informazioa eta entretenimendua "Haurreria eta Gazteria" sare sozialetan, "Altxorraren bila" jolasaren bidez

Bestalde, eta gizarteak bizi duen egoera gogorra lasaitzen laguntzeko eta girotzeko, Gazteria ("Eibarko Haurreria eta Gazteria") arloetako kontu ofizialen bidez (Facebook eta Instagram), hainbat eduki ludiko, entretenigarri eta informatibo jasoko dituzte etxeko haur eta gazteentzat; adibidez, "Altxorraren bila" jolasa jarri da abian, eta horren bidez, eibartar pertsonaiei, eraikin enblematikoei edo gure hiriarekin zerikusia duten hainbat gai kulturali buruzko galderak egingo dira. Sarituek gonbidapenak jasoko dituzte aurrerago antolatuko diren kultur ekitaldietara joateko. Anima zaitez eta parte hartu! Ea guztiak asmatzeko gai zaren!

Diploma, etxeko txikienentzat

Infografia: 14 urtetik beherakoen irteera, apirilaren 26tik

Bideoa: umeentzako gomendioak

Informazio gehiago

  • Facebook Eibarko Haurreria eta Gazteria
  • Instagram Eibarko Haurreria eta Gazteria
Nabigazioa