ETE txiki eta autonomoentzako zerbitzu berria

COVID 19ren ondorioz, eta Gipuzkoako Foru Aldundiarekin lankidetzan, pertsona autonomoei eta ETE txikiei (10 langile baino gutxiago) laguntzeko zerbitzua jarri dugu martxan Debegesan, Debabarreneko Garapen Ekonomikorako Elkartean. Honakoan datza: 

  • Enpresaren egungo egoera aztertzea.
  • Negozioaren diagnostikoa eta gogoeta egitea.
  • Hurrengo urratsak ezartzea eta diru-laguntzen/laguntza-programen berri ematea.

Enpresek zalantzarik edo eskaerarik izanez gero, Debegesarekin jarri beharko dute harremanetan ekintzaile@debegesa.eus helbidera idatziz edo telefono honetara deituz: 943 82 01 10.