Errolda- eta bizikidetza-agirien eskaera

Alarma egoerak sortutako ezohiko egoera dela eta, eta horrek Eibarko herritarrei eragin diezazkiekeen arazoak minimizatzeko, erroldatze- eta bizikidetza-agiriak eskatu ahal izango dira posta elektronikoz, soilik presako eta frogatutako kasuetarako, eta hipotekaren moratoria eskatzeko, adibidez.

Horretarako, eskaera pegora@eibar.eus helbide elektronikora mezu bat bidalita egin behar da, eta bertan honako hauek adierazi behar dira:

  • Eskatzailearen datu pertsonalak
  • Erroldatuta dagoen etxebizitzaren helbidea
  • Harremanetarako telefonoa
  • Bolantearen helburua
  • Larrialdiaren arrazoia.

Erantsi beharreko dokumentazioa:

Erroldatze-agiria eskatzen baduzu:

  • NAN, AIZ edo pasaporte eskaneatua edo irudi formatuan.

Bizikidetza- edo familia-txartela eskatzen baduzu:

  • Etxean bizi diren adin nagusikoen NAN, AIZ edo pasaporte eskaneatua edo irudi-formatua.
  • Adingabeak izanez gero, haien izenak eta jaiotze-datak.
  • Baimen-inprimakia, adin nagusikoak diren pertsonen datuekin, haietako bakoitzak behar bezala sinatuta (eskatzailea barne). Udal webguneko "Tramiteak eta zerbitzuak" atalean eskura daiteke.

Edozein zalantza izanez gero, deitu 943708400 telefonora.

Beharrezko egiaztapenak egin eta bolantea egin ondoren, eskaera egin diguzun posta elektronikora bidaliko dizugu.

Nabigazioa