Eibartarren eta enpresen zama fiskala murrizten laguntzeko neurriak

Miguel de los Toyos alkateak Kontu-hartzailetza eta Diruzaintza sailetako ordezkariekin batera, hainbat neurri aztertu zituen duela aste batzuk, eibartarrei, bai banaka bai enpresetan, aldi honetako karga fiskala murriztea helburu dutenak. Jarraian zehazten diren ekimen horietako batzuk 2020ko martxoaren 18ko Bozeramaileen Batzordean ere aurkeztu ziren.

Udal Eskoletako eta Udal Kirol Patronatuko matrikulak, tasak...

Batetik, itzuli egingo da Udal Musika, Zeramika eta Marrazki Eskoletako matrikulen, eta ikastaroen tasen eta abarren zati proportzionala, baita Udal Kirol Patronatuarena ere. Itzulketa horiek osasun-alarma amaitzean egingo dira.

Ondasun Higiezinen gaineko Zerga (OHZ) ordaintzea

Halaber, Miguel de los Toyos alkateak ebazpen bat eman zuen, Ondasun Higiezinen gaineko Zerga ordaintzeko borondatezko epe-amaiera irailaren 15era arte atzeratzeko, eta abuztuaren 1ean hasiko dena; hala, aldatu egingo da 2020rako egutegi fiskalean finkatutako epea, zeinaren azken eguna ekainaren 30a zen. Era berean, helbideratutako kobrantzak borondatezko aldiaren azken egunean egingo dira.

Ondasun Higiezinen gaineko Zerga ordaintzeko borondatezko epea aldatzearen ondorioz, beharrezkoa da Ondasun Higiezinen gaineko Zerga zatika ordaintzeko sistema bereziaren honako alderdi hauek aldatzea (sistema Eibarko Udalaren zergak eta zuzenbide publikoko gainerako diru-sarrerak biltzeari buruzko udal-ordenantzaren 23. artikulua aurreikusten da):

a) Ordainketen data: irailak 15 eta abenduak 23.

b) Eskaerak: irailaren 4ra arte

Familia ugariko hobaria

Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren kuotan familia ugariagatiko hobaria aplikatzeko eskabideak aurkezteko epeari dagokionez, adierazi behar da ezen Ordenantzan honako hau ezar zen dela: «Eskabideak aurkezteko epea 6 hilabetekoa izango da, apirila-iraila bitartean, eta ordaindutako zenbatekoaren itzulketa partzial gisa izapidetuko da.» Gipuzkoako Toki Ogasunak arau tzen dituen uztailaren 5eko 11/1989 Foru Arauaren 14. artikuluan berrazter tze-errekur tso ei buruz ezarritakoarekin bat etorriz, «Aldizkako epemuga eta jakinarazpen kolektiboa duten zorrak direnean, errekur tso a borondatezko ordainketa-aldian edo hura amaitu eta hurrengo egunetik hilabeteko epean jarri ahal izango da. Beraz, errekurtsoak jartzeko epea 2020ko urriaren 15ean amaituko da.

Bide publikoan terrazak jartzeagatiko tasa

Ostalaritza-sektoreari dagokionez, 2021eko ekitaldian establezimenduei ez zaie kobratuko bide publikoan terrazak jartzeari dagokion tasa.

Bestalde, helburu hori lortzeko beste erakunde batzuekin lankidetzan aritzeko, De los Toyosek gutun bana bidali die Debabarreneko Mankomunitateko eta Gipuzkoako Ur Partzuergoko presidenteei, hurrenez hurren, hiri-hondakin solidoak biltzeko zerbitzuaren hiruhileko bateko kobrantza eteteko eta hobariak, salbuespenak eta ordaintzeko erraztasunak emateko neurriak har ditzatela eskatzeko.

Eibarko Udalak unean-unean jakinaraziko die herritarrei zeintzuk izango diren azkenean arlo fiskalean hartuko diren neurriak, bai Udalari dagokion zatian, bai gainerako erakundeei.

Erlazionatutako edukiak

Nabigazioa