Udal etxebizitzen errenten inguruan hartutako ezohiko neurriak

Covid-19 birusaren hedapen azkarrak osasunalerta egoera eragin du eta aurrekaririk gabeko krisi humanitarioa eta soziala.

Lehentasuna Covid-19aren hedapena mugatzea eta pertsonen osasuna zaintzea izanik ere, krisi honen ondorioek osasun arlokoak ez diren beste esparruetan ere eragina izan dute.

Kaltetutako kolektibo askoren artean dugu beren ohiko etxebizitza errentan duten pertsonena, zeinak osasun-krisiaren efektu ekonomikoen ondorioz zaurgarritasun-egoeran baitaude eta ezin baitiete aurre egin errenta ordaintzeko gastuei. 

Kolektibo horiei begira, ondorengo neurriak hartu dira:

  • Errentamendu-errentaren % 50eko murrizketa, Gobernuak ezarritako alarmaegoerak irauten duen bitartean, eta hurrengo bi hilekoetan.
  • Errentamendu-errentaren gainerako zatia ordaintzeko atzerapen bat, automatikoki aplikatuko dena, eta Gobernuak ezarritako alarma-egoerak irauten duen denborari eta hurrengo bi hilabeteei eragingo diena. Errenta hori geroratu egingo da, kuotak gutxienez hiru urtez zatikatuz; eta epe hori moratoria amaitzen den unetik aurrera zenbatuko da.

Egoera ekonomiko ahulean daudela ulertuko da osasun-larrialdiak eragindako krisiaren ondorioz langabezian egotera igaro direnak, ERTE Enplegua Erregulatzeko Aldi Baterako Espedientean dauden pertsonak, edo zainketengatik edo antzeko beste arrazoi batzuengatik lanaldia murriztu dutenak, ondorioz, diru-sarreretan galera nabarmena izanik; eta, horrenbestez, familia-unitateko kideen diru-sarrera guztiak ez dira honako muga honetara iristen, neurriak aplikatzeko eskaera egin aurreko hilean: 

  • Oro har, muga izango da hileko Ondorio Anitzeko Errentaren Adierazle Publikoa (aurrerantzean, IPREM) halako hiru.

Eskabideak aurkezteko epea 2020ko maiatzaren 31ra arte egongo da zabalik, edo, hala bada kasua, alarma-egoera amaitu eta hilabetera arte, data hori 2020ko maiatzaren 31 baino geroagokoa bada.

Eskaerarekin batera, agiri hauek aurkeztuko dira:

  • Legezko langabezia-egoeran egonez gero, prestazioen erakunde kudeatzaileak emandako ziurtagiria, langabezia-prestazio edo -subsidio gisa hilero jasotako zenbatekoa jasoko duena.
  • Norberaren konturako langilea izanez gero, eta jarduera utzi beharra izan badu, Foru Ogasunak emandako ziurtagiria, interesdunak Ekonomia Jardueren gaineko Zergan egindako baja-adierazpena oinarri hartuta.
  • Erantzukizunpeko adierazpena, non ebazpen honetan araututako neurrien onuradun izateko eskatzen diren baldintzak betetzen direla adierazten den. 
Nabigazioa