Beste erakunde batzuen aholkularitza, laguntzak eta dirulaguntzak
Debegesa, Debabarreneko Garapen Ekonomikorako Elkartea
Gipuzkoako Foru Aldundia
- 1/2020 FORU DEKRETU-ARAUA, martxoaren 24koa, COVID-19 gaitzaren osasun krisiaren ondorioz zerga arloko neurri jakin batzuk onartzen dituena. (Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako iragarkia, 2020ko maiatzaren 21ean).
- Oinarri arautzaileak eta 2020ko deialdia turismo zerbitzuen sektoreko autonomo eta enpresa txikiei laguntzeko programako diru-laguntzak Covid-19 koronabirusak sortutako gastuei aurre egiteko. (Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratutako iragarkia, 2020ko apirilaren 14an).
Eusko Jaurlaritza
- EBAZPENA, 2020ko azaroaren 18koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez argitaratzen baita COVID-19aren ondorioz ezarritako aldi baterako enplegu-erregulazioko espedienteen eragina jasan duten langileentzako ohiz kanpoko laguntzen bigarren deialdia. (Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako iragarkia, 2020ko azaroaren 24an).
- EBAZPENA, 2020ko ekainaren 29koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez erabakitzen baita Lanbideko Administrazio Kontseiluak 2020ko apirilaren 7ko bileran hartutako erabakiaren ondorioz iragarritako aparteko dirulaguntzak ebatzi eta jakinarazteko gehieneko epea luzatzea; dirulaguntzen hartzaileak norberaren konturako langileak edo langile autonomoak dira, zehazki beren jarduerak etenda dituztenak COVID-19ak eragindako osasun-krisialdia kudeatzeko deklaratutako alarma-egoera dela eta. (Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako iragarkia, 2020ko uztailaren 8an).
- EBAZPENA, 2020ko maiatzaren 20koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez ebazpen honen huts-zuzenketa egiten baita: Ebazpena, 2020ko apirilaren 8koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren zuzendari nagusiarena, aparteko dirulaguntzetarako deialdi bat argitaratzeko dena; dirulaguntzen hartzaileak norberaren konturako langileak edo langile autonomoak izango dira, zehazki beren jarduerak etenda dituztenak COVID-19ak eragindako osasun-krisialdia kudeatzeko deklaratutako alarma-egoera dela eta. (Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako iragarkia, 2020ko maiatzaren 27an).
- 67/2020 DEKRETUA, maiatzaren 19koa, zeinaren bidez dekretu bat aldatzen baita, hain zuzen ere, enpresa txiki eta ertainentzako, banakako enpresaburuentzako eta profesional autonomoentzako finantza-laguntzaren 2020ko programa garatzen duen Dekretua, COVID-19ren eragin ekonomikoari aurre egiteko emana. (Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako iragarkia, 2020ko maiatzaren 22an).
- AGINDUA, 2020ko apirilaren 30ekoa, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuarena, Covid-19 birusak eragindako osasun-krisiaren ondoriozko kalteberatasun ekonomiko eta sozialeko egoerei aurre egiteko etxebizitza libreak alokatzeko laguntzak arautu eta horietarako deialdia egiten duena. (Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako iragarkia, 2020ko maiatzaren 5ean).
- Koronabirusak eraginda kalteberatasun ekonomikoko egoeran dauden errentariei etxebizitza libreen alokairua ordaintzeko laguntzak. (2020-04-29).
- HUTS-ZUZENKETA, honako ebazpen honena: Ebazpena, 2020ko apirilaren 20koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez ebazpen honen huts-zuzenketa egiten baita: Ebazpena, 2020ko apirilaren 8koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, aparteko dirulaguntzetarako deialdi bat argitaratzeko dena; dirulaguntzen hartzaileak norberaren konturako langileak edo langile autonomoak izango dira, zehazki beren jarduerak etenda dituztenak Covid-19ak eragindako osasun-krisialdia kudeatzeko deklaratutako alarma-egoera dela eta. (Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako iragarkia, 2020ko apirilaren 29an).
- AGINDUA, 2020ko apirilaren 8koa, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuarena, zeinaren bidez onartzen baitira nekazaritza-, elikagai- eta arrantza-sektoreei laguntzak emateko aldi baterako araubidearen oinarriak, eta deialdia egiten baita. Laguntza horien xedea ekoizpen- eta merkataritza-jarduerei eustea da, eta Covid-19ak eragindako alarmaren ondoriozko aldi baterako laguntza-esparruaren babesean ematen dira. (Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako iragarkia, 2020ko apirilaren 20an).
- AGINDUA, 2020ko apirilaren 15ekoa, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuarena, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren beste agindu bat aldatzen duena, zeinaren bidez arautzen baitira bai dirulaguntza itzulgarriak itzultzeko egutegiaren eta inbertitzeko eta enplegua sortzeko aldiaren aparteko geroratze-eskaera, Gauzatu Industria, Bideratu eta Bideratu Berria programen onuradunei dagokienez, eta bai Indartu programako ordainketa aurreratzeko neurriak, Covid-19aren inpaktu ekonomikoari aurre egiteko. (Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako iragarkia, 2020ko apirilaren 17an).
- Covid-19aren eragin ekonomikoaren ondorioz krisi-egoeran dauden enpresak berregituratzeko eta bultzatzeko laguntzak ezartzen dituen Bideratu Covid-19 Programa. (Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako iragarkia, 2020ko apirilaren 15ean).
- Aparteko dirulaguntzetarako deialdia; dirulaguntzen hartzaileak norberaren konturako langileak edo langile autonomoak izango dira, zehazki beren jarduerak etenda dituztenak Covid-19ak eragindako osasun-krisialdia kudeatzeko deklaratutako alarma-egoera dela eta. (Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako iragarkia, 2020ko apirilaren 15ean).