Ekonomia eta dirulaguntzak

Bozeramaileen Batzordea martxoaren 18an bildu zen, azken egunetan hartu ziren neurriez gain, neurri berriak aztertu eta onartzeko, Eibarko herritarrek osasun-krisiari aurre egiteko orduan, beren bizi-kalitatean eta ongizatean ahalik eta ondorio txikiena izan dezaten laguntzeko; eta, ahal den neurrian, eta Eibarko Udalaren eskumenen baitan, egoera horrek merkataritzan zein ostalaritza sektoreetan eragingo dituen galera ekonomiko handiak konpentsatzeko.

Horren haritik, De los Toyosek bozeramaileei proposatu zien "Umeak Eskolara" eta "Diru-laguntzak ikasleei" programetarako aurrekontu-partida bikoiztea, eta 570.000 euroraino luzatzea. Ez-ohiko ekimen bat da, eta udal ordezkaritza duten talde guztien babesa izan du. Hala, 420.000 euro izango dira “Umeak Eskolara” eta 150.000 euro “Dirulaguntzak ikasleei” programetarako; 120,20 euroko dirulaguntza izango da ume/edo gazte bakoitzeko.

Neurri horrekin, Udalak sustatu egin nahi du erosketak Eibarko dendetan egitea, eta, aldi berean, murriztu nahi du Eibarko familiek ikasturte hasieran arropa, oinetakoak, kirol-materiala, ikasmateriala (testu-liburuak izan ezik), betaurrekoak eta lentillak erosteko egin behar duten ahalegin ekonomikoa.

Gainera, Eibarko merkataritzari laguntzeko aurreko neurriaren ildotik, bikoiztu egingo da Udalak merkataritza sustatzeko kanpainak garatzeko Eibar Merkataritza Gune Irekiari egiten dion ekarpena. Hala, dirulaguntza 38.900 euro izatetik 77.800 izatera igaroko da.

Bi neurriek baliabide publikoen ezohiko mobilizazioa dakarte, 323.900 euro, hain zuzen; injekzio ekonomiko handia da, zeinarekin, bere eskumenen arloan, Udalak  hirirako erreferentziazko sektore bat berreskuratzen eta Eibarko familia askoren enpleguari eusten laguntzea espero baitu.

Udal informazio gehiago:

Erlazionatutako albisteak

  • Kontuhartzailetza 943708409 - kontuhartzailetza@eibar.eus
  • Diruzaintza 943708410 - diruzaintza@eibar.eus
  • Autonomo eta enpresentzako laguntza zerbitzua (Debegesa) 687476505 (09:00-14:00)
  • Eibarko Merkataritza Bulego Teknikoa Posta elektronikoa: leire.ojanguren@fmg.es / empleo@fmg.es
Nabigazioa