Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

"Nik Eibarren erosten dot" kanpaina, herriko merkataritzan eta ostalaritzan

Eibarko Udalak datorren ekainaren 8tik aurrera “Nik Eibarren erosten dot” kanpaina jarriko du abian, Eibarko merkataritza-, ostalaritza- eta zerbitzu-establezimenduetan erosketa-bonoen ekimen berria, eta Eibarko Merkataritza Gune Irekiaren bulegoa arduratuko da kanpaina koordinatzeaz eta kudeatzeaz.

Aurreko kanpainekiko aldea da oraingoan baldintzak betetzen dituzten eta hala nahi duten Eibarko establezimendu guztiek bat egin ahal izango dutela (ez ECCAko kideek bakarrik), baina aldez aurretik atxikimendu-dokumentu bat sinatu beharko dute.

Horrela, parte hartu nahi duten establezimenduek atxikimendu-agiria bete eta posta elektronikoz bidali beharko dute info@eibarcentrocomercialabierto.com helbidera, edo, bestela, ECCAren bulegoetan entregatu beharko dute, ekainaren 4ra arte (osteguna). Dokumentua eskuragarri dago Udalaren webgunean eta www.nikeibarrenerostendot.eus webgunean.

Parte hartu nahi dutenek edozein zalantza izanez gero, 943.25.40.83 telefono zenbakira deitu dezakete edo info@eibarcentrocomercialabierto.com helbidera idatzi.

Aste honetan zehar, kanpainaren ezaugarriak eta atxikitako establezimenduetan erosketak egiteko erosketa-bonuak erosteko baldintzak jakinaraziko zaizkie Eibarko herritarrei.