COVID-19 Obrak

Osasun Ministerioaren apirilaren 12ko 340/20 Aginduaren ondorioen amaiera. Agindu horren bidez, lehendik dauden eraikinetan esku hartzeko obrak eten ziren.

Maiatzaren 25ean, 440-2020 Agindua sartu da indarrean, eta bertan behera utzi du lehendik dauden eraikinetan esku hartzeko obren etendura, apirilaren 12ko SND/340/2020 Aginduak ezarritakoa.

Beraz, gaurtik aurrera edozein motatako obrak eraikin guztietan egin ahal izango dira, baldin eta nahitaezko hirigintza-lizentzia badute eta obra horiek egitean higiene-neurri egokiak eta pertsonen arteko bi metroko gutxieneko segurtasun-distantzia errespetatzen direla bermatzen bada.