COVID-19 Enplegua
Lan bilaketarako orientazioa telefonoz
Bizitzen ari garen Covid-19ko egoera honen aurrean, laguntza behar al duzu lana bilatzeko?
Debegesak, Debabarreneko Garapen Ekonomikorako Elkarteak, telefono bidezko orientazio zerbitzu berria jarri du martxan, eskualdeko pertsonei lana bilatzen lagunduko diena une zail hauetan.
Debegesak lanean jarraitzen du Debabarreneko pertsonei kalitatezko zerbitzua emateko. Bidali mezu bat enplegua@debegesa.eus helbidera edo deitu 699 76 71 57 zenbakira.
Salbuespenezko neurriak (Lanbide)
Bestalde, eta gaur egun bizi dugun alarma-egoeraren aurrean, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak, salbuespenezko zenbait neurri hartu ditu bere bulegoetan aurrez aurreko arreta eteteari dagokionez, bai eta egin daitezkeen beste izapide batzuei dagokienez ere.
Informazio guztia kontsultatzeko, Lanbideren web-orrira jo.
- Debegesa, Debabarreneko Garapen Ekonomikorako Elkartea 943 82 01 10
- Telefono bidezko enplegurako orientazioa (Debegesa) 699767157 (09:00-14:00)
- Herritarrak (Lanbide) 945 160 600 / 630 305 452 (08:30-19:30)
- Enpresak eta erakundeak (Lanbide) 945 160 601 (08:30-19:30)
