Munduko Emakumeen Literaturazko saioetan izena emateko epea zabalik
2023/2024 ikasturtean, Andretxean egingo diren Munduko Emakumeen Literaturazko saioetan izena emateko epea gaur hasi eta irailaren 22an amaituko da.
Munduko Emakumeen Literaturaturazko saioetan, emakume italiarren literatura izango da protagonista.
Emakumeei zuzenduta egongo diren saio hauek, hilean behin izango dira, 17:30etik 19:30era, Andretxeko Maistrak gelan, honako data hauetan: 2023ko urriak 4, azaroak 8, abenduak 20 eta 2024ko urtarrilak 17, otsailak 21, martxoak 20, apirilak 24 eta maiatzak 22.
Ainhoa Aldazabal Gallasteguik (Skolastika) dinamizatuko ditu saioak.
Saio hauetan izena emateko aurrematrikula egin beharko da 2023ko irailaren 1etik 22ra (biak barne), Udalaren eta Andretxearen webguneetan eskuragarri egongo den formulario bat betez (Andretxean eta Pegoran ere, formularioak bete ahal izango dira).