Aurtengo udaberriko Jabetze Eskolako ikastaro berrien izen-emate epea zabalik

Jabetze Eskola

Jabetze Eskola

2023/03/01

Gaur hasi eta martxoaren 31 arte (hau barne) Jabetze Eskolako ikastaroetan aurrematrikulazioa egiteko epea zabalik. Gune feminista honetan parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu berriro, emakumeok elkartzeko, prestatzeko eta gogoeta egiteko tokia den honetara. Ikastaro baikoitzean, izena emateko aurrematrikulako formulariora sartzeko aukera duzue.

EMAKUMEON JABETZERAKO IKASTARO ETA TAILERRAK

*Bizitzaren korapiloak askatzen: Makrame-Tailerra

Ikastaro honetan sortzeko gure gaitasuna erabiliko dugu bizitzaren korapiloei beste modu batera begiratzeko, eta poltsa batean islatuko dugu esperientzia hori gordetzeko.
Sokak lotuko ditugu, bizitzak bidean jartzen dizkigun korapiloak askatzeko bitarteko gisa. Gure bideaz jabetuko gara. Gure gorputzaz jabetuko gara eta joskintzako espazioei beste esanahi eta balio bat emango diegu. Josteko espazioak sareak ehuntzeko adierazpen-leku gisa berreskuratuko ditugu, sentitzen dugun guztia beldurrik gabe adierazteko espazio seguruak sortzeko.

Egunak: apirilak 26, maiatzak 3, 10, 17, 24 eta 31, ASTEAZKENA

Ordua: 17:00 - 20:00

Tokia: Andretxea

Iraupena: 18 ordu

Hizkuntza: gaztelania

Formatzailea: Marian Idiáquez Arechavaleta

Ikastaroaren prezioa: Eibarren erroldatuta dauden emakumeentzat 10 €. Eibarren erroldatuta ez dauden emakumeentzat 15 €.

Ikastaro honetan aurrematrikula egiteko, SAKATU HEMEN

*Jolasetik eta barretik geure burua ahalduntzen

Tailer honetan, inprobisazio-tekniken bidez, geure burua ezagutuko dugu pixka bat gehiago, gure mugak ezagutuko ditugu eta gure arteko harremanak baldintzatzen dituzten blokeoak desegingo ditugu.

Jolasetik eta barretik beren burua ezagutu eta esperimentatu nahi duten emakume guztiei zuzenduta dago.

Egunak: maiatzak 5 eta 6 , OSTIRALA eta LARUNBATA

Ordua: ostirala 17:00 – 20:00, larunbata 10:00 – 14:00 eta 17:00 – 20:00

Tokia: Andretxea

Iraupena: 10 ordu

Hizkuntza: gaztelania

Formatzailea: Elba Ruiz eta Zahira Montalvo, Kankaneo teatro.

Ikastaroaren prezioa: Eibarren erroldatuta dauden emakumeentzat 10 €. Eibarren erroldatuta ez dauden emakumeentzat 15 €.

Ikastaro honetan aurrematrikula egiteko, SAKATU HEMEN

*Joskintza eraldatzailea

Tailer honetan norberak etxean josteko, arropa konponketak eta moldaketak egiteko oinarrizko teknikak ikasiko ditugu. Josteko makinarik gabe eta oso baliabide gutxirekin lortu dezakegu gure autonomia maila hobetzea. Horrez gain, aitzakia polita da moda industriaren eta arroparekin daukagun harremanaren inguruan hausnartzeko.

Egunak: maiatzak 8, 15 eta 22 eta ekainak 5, 12 eta 19, ASTELEHENA

Ordua: 17:00 – 19:00

Tokia: Andretxea

Iraupena: 12 ordu

Hizkuntza: euskara

Formatzailea: Michaela Fortova

Ikastaroaren prezioa: Eibarren erroldatuta dauden emakumeentzat 10 €. Eibarren erroldatuta ez dauden emakumeentzat 15 €

Ikastaro honetan aurrematrikula egiteko, SAKATU HEMEN

*Osasuna plazerra badelako, elikadura osasuntsuaz gozatu

Osasunaz ari bagara, jaten dugunaren inguruan ere bagabiltza. Ikastaro honetan jaten dugunaren garrantziaz eta elikagaiek nutrizionalki zein energetikoki eskaintzen digutenaz jardungo dugu. Horretarako elkarrekin jatekoak prestatzeari ekitea baino gauza hoberik ez da. Botere handia ematen digulako sukaldeko alkimia ezagutzeak.

Eguna: maiatzak 9, 16, 23 eta 30, ASTEARTEA

Ordua: 18:30 – 20:30

Tokia: Portalea (sukaldea)

Iraupena: 8 ordu

Hizkuntza: euskara

Formatzailea: Olaia Blanco Azpiri

Ikastaroaren prezioa: Eibarren erroldatuta dauden emakumeentzat 8 €. Eibarren erroldatuta ez dauden emakumeentzat 10 €.

Ikastaro honetan aurrematrikula egiteko, SAKATU HEMEN

*Bizitzarako Mindfulness: Ahalduntze-tresna

Ikastaro honek gure bizitzak kudeatzen lagun dezaketen tresnak eskaintzen ditu, zoriontsu izateko eta bizi-bizi sentitzeko, jakinik geure bizitzetan geuk agintzen dugula bizimodu oso eta kontzientea izatera iristeko. Konfiantzazko gune bat eskainiko da, gugan arakatzeko eta gure barne-ahotsa adeitasunez eta erantzukizunez sentitu eta entzun ahal izateko.

Egunak: maiatzak 12, 19 eta 26 eta ekainak 2, 9 eta 16, OSTIRALA

Ordua: 17:00 – 19:15

Tokia: Andretxea

Iraupena: 13,5 ordu

Hizkuntza: gaztelania

Formatzailea: Eneka Delgado Barrutia

Ikastaroaren prezioa: Eibarren erroldatuta dauden emakumeentzat 10 €. Eibarren erroldatuta ez dauden emakumeentzat 15 €.

Ikastaro honetan aurrematrikula egiteko, SAKATU HEMEN

*Inguruko landareak ezagutu eta erabiliz gure mundua handitzen.

Tailer honetan, inguruko landareak identifikatuko ditugu, haien propietateak ere ezagutuko ditugu eta herbario eder bat osatuko dugu. Gainera olioak, ukenduak, alkoholak eta bestelako edabeak egiten ikasiko dugu metodologia praktiko baten bitartez.

Eguna: maiatzak 13 eta 27, LARUNBATA

Ordua: 10:00 – 14:00

Tokia: Arrate (Andirao elkartearen lokalean)

Iraupena: 8 ordu

Hizkuntza: euskara

Formatzaileak: Mentxu Amunategi

Ikastaroaren prezioa: Eibarren erroldatuta dauden emakumeentzat 8 €. Eibarren erroldatuta ez dauden emakumeentzat 10 €.

Ikastaro honetan aurrematrikula egiteko, SAKATU HEMEN

*Gure barne-konfiantza sendotuz

Konfiantza zerk indartu eta ahultzen du? Ze kanpo eta barne aldagaik eragiten digute? Nola jarri kontzientzia honi?

Elkarrekiko ikaskuntzan eta bizipenean oinarritutako espazio bat sortuko dugu, barne-konfiantza elkarrekin elikatzeko, barne-ezagutza, ikaskuntza eta garapena zabalduz, ahalduntze partekaturako. Barrutik kanporako bidaia baita konfiantzarena, eta elkarrekin hazten gara.

Eguna: ekainak 1, 8, 15 eta 22, OSTEGUNA

Ordua: 17:30 - 19:30

Tokia: Portalea (ikastaro-gela)

Iraupena: 8 ordu

Hizkuntza: gaztelania

Formatzaileak: Arantxa Erasun Urtzelaieta

Ikastaroaren prezioa: Eibarren erroldatuta dauden emakumeentzat 8 €. Eibarren erroldatuta ez dauden emakumeentzat 10 €.

Ikastaro honetan aurrematrikula egiteko, SAKATU HEMEN

**EMAKUMEEN JABETZERAKO AHALDUNTZEKO ESPAZIOAK

  • HARREMAN AFEKTIBOAK TRATU ONAK SUSTATZEKO
  • HAINBAT JATORRITAKO EMAKUMEEN TOPAGUNEA
  • EMPALABRAMIENTO: JABETZEA BULTZATZEKO ERDERAZKO KLASEAK

Informazio gehiagorako: Andretxea, Zezenbide 9 baxua

943 543 938 – 688 853 440 andretxea@eibar.eus

  • GURE BURUA MAITATZEN IKASTEN

Informazio gehiagorako: Berdintasun Zerbitzua (Gizartekintza) Portalea, Bista Eder 10 (4. solairuan)

943 70 84 40 berdintasuna@eibar.eus