Erakusketa: Ni naiz naizena

2024ko ekainaren 18tik 2024ko uztailaren 30era.

Argazki erakusketa hau Ni Naiz Naizena webseriearen atalak grabatu bitartean sortu zen. Webserie horretan, egunerokoan aurre egin beharreko erronkak eta zailtasunak ezagutzera eman nahi dituzte trans* pertsonek haien lekukotzen bidez.

Atalak grabatu bitartean, argazkiak atera zizkieten Nere Falagan eta Eduardo Gaviña (Yogurinha Borova) argazkilariek protagonistei, argazkietan dituzten keinu, jarrera eta gorputz-adierazpenaren bidez haien nortasuna islatzeko.

Webseriea eta argazki erakusketa Gehitu eta Mugen Gainetik elkarteek elkarlanean sortutako gizarte eraldaketarako hezkuntza-prozesu baten parte dira. Bi elkarte gipuzkoarrek giza eskubideen alde egiten dute lan, besteak beste, LGTBI+ pertsonen benetako berdintasunaren alde, bai tokiko mailan, baita Latinoamerikako hainbat herrialdetan ere.

Donostiako Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia ari dira prozesua finantzatzen eta horren helburua da jakintzaren bidez bestelako errealitateen inguruko enpatia sortzea eta, hori eginaz, pertsona ororen eskubideak bermatzeko errespetua sustatzea.

Gizarte eraldaketarako hezkuntzaren bidez, balioetan oinarritutako hezkuntzan esku hartzen dugu. Horretarako, giza eskubideak aplikatzen direla bermatzen duten balioetan oinarritzen dugu gure lana, besteak beste, elkartasunean, gizon eta emakumeen arteko berdintasunean, errespetuan, tolerantzian, bakean eta kulturartekotasunean.

Noiz 2024/06/18 16:30
2024/07/30 19:30
Non Andretxea (Isasi Kalea 11)
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal