2016: Gauzatze bidean dauden obrak

Espaloia Arrate Biden

Espaloia eraikitzen ari da Arrate Bide kaleko 16 eta 20 eraikinen artean.

Enpresa esleipenduna: CONSTRUCCIONES MORGA, S.L.

Aurrekontua: 29.414,98€

Obra amaitzeko aurreikusitako epea: 2016ko apirila

 

Egigurentarren plaza eraberritzea

Proiektuaren xede nagusia da Egigurentarren plazaren zoladura berritzea. Zoladura eraberritzeak aukera ematen du plazaren oraingo antolaketa aldatzeko eta argiteria publikoaren instalazioa birmoldatzeko; halaber, aukera ematen du egon litezkeen irisgarritasun- eta drainatze-arazoak konpontzeko.

Enpresa esleipenduna: INICIATIVAS PARA LA CONSTRUCCIÓN Y OBRA CIVIL, S.L.

Aurrekontua: 594.397,54€

Obra amaitzeko aurreikusitako epea: 2016ko maiatza

Eusko Jaurlaritzarekiko hitzarmen bidez finantzatutako obra

 

Bidebarrietako lorategiak eraberritzea

Proiektuaren helburua da arrapalak sortzea Bidebarrieta kaleko hiru lorategien osteko fatxadetako atarietara sartzeko, eta lehen bi lorategietako zoladura erabat berritzea -lorategi horiek erdiko zoladura hareazkoa dute-. Argiteria aldatu eta hobetuko da, eta  lorategiak eta ureztatzea birmoldatu egingo dira. Azkenik, zoru guztia jasoko denez eta bi guneen saneamendua eraikinen azpitik doanez eta aspaldikoa denez, hura ere eraberritu egingo da.

Enpresa esleipenduna: ASFALTADOS Y CONSTRUCCIONES MORGA, S.L.

Aurrekontua: 327.558,28€

Obra amaitzeko aurreikusitako epea: 2016ko apirila

Eusko Jaurlaritzarekiko hitzarmen bidez finantzatutako obra

 

Errebaleko eraikin funtzioanizduna eta ekipamendu kulturala

Proiektuan aurreikusten da eraikin funtzionizduna eta ekipamendu kulturala eraikitzea; eraikinak honako erabilera hauek izango ditu:

  • Aparkalekuetarako bi solairu, bata egoiliarrentzat eta bestea txandakako aparkalekuetarako. Solairu bakoitzean, 100 plaza inguru egongo dira.
  •  Beheko solairuan Azoka egongo da, eta plaza estalia edo gune balioanizdun bat, non jarduera ludikoak eta ekitaldi publikoak egin ahalko diren. Hego-ekialdeko izkinan, plaza-aurreko bat egokituko da gune publiko legez, Coliseo eraikinaren fatxadaren parean.
  •  Lehen eta bigarren solairuetan, funtzioanitzeko kultura-aretoa eta tailerrak egongo dira.

Gainera, eraikinak inguruko kaleen lotune gisa balioko du, eta zirkulazio jarraitua sortuko du bai eraikinaren inguruan, bai oinezkoentzako estalkietan.

Enpresa esleipenduna: DRAGADOS, S.A.

Aurrekontua: 4.952.683,23€

Obra amaitzeko aurreikusitako epea: 2018ko abuztua