BOE: 42 etxebizitza Iparragirre 10ean

Iparragirre kaleko 10ean babes ofizialeko 42 etxebizitzen esleipen prozeduraren informazioa.

Eibarko Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak 2011ko abenduaren 16an egindako bilkuran Iparragirre kaleko 10ean babes ofizialeko 42 etxebizitza esleitzeko oinarri arautzaileak onartzea erabaki zuen.
Eibarko Udalak onartu ditu egingo den zozketarako behin-behineko zerrendak, bigarren oinarriko betebeharrak betetzen dituztenek egindako eskaerak aukeratuz. Erroldatze eta diru-sarrerei dagozkien betebeharrak bete ez dituztenen zerrendak ere onartu ditu.
Eskatzen diren betebeharrak hauexek dira:

  • 2011ko abenduaren 1ean Eibarren erroldatuta egotea bizikidetzako unitateko kide bat edo eskatzailea, eta etenik gabe Eibarren erroldatuta egotea, gutxienez ere 3 urtean, data horretara arte. Erroldatze aldiko 3 urte horietan etenak dituztenak, guztira sei hilabete baino gutxiago badira, orobat onartuak izango dira esleipen-prozesuan, salbuespen horretan daudela justifikatzen duen eskaera bat aurkeztuz gero eginda.
  • Araubide orokorreko babes ofizialeko etxebizitzen jabetza lortzeko indarrean dagoen araudian ezartzen diren etxebizitzarenbehar eta betebehar ekonomikoak betetzea eskatzen da. Urteko diru-sarrerak, gutxienez 9.000 €koak izango dira eta gehienez 39.000 €koak, kontuan hartuko dira 2009an deklaratutakoak.


Eskaera horietan ageri direnen izen-abizenek osatutako zerrenda horiek jendaurrean ipiniko dira PEGORA, Herritarren Zerbitzurako Bulegoan, eta Eibarko Udalaren web orrian. Lotura hauetan kontsultatu daitezke:


Erreklamazioak aurkeztu ahalko dira zerrenden edukiaren aurka 15 egun naturaleko epean Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN iragarkia argitara¬tzen den biharamunetik aurrera. Erreklamazioak PEGORA, Herritarren Zerbitzurako Bulegoan aurkeztu beharko dira datorren otsailaren 3ra arte.   

Behin betiko zerrendak

Aurkeztutako erreklamazioak ebatzi eta gero, otsailaren 13ko dekretuz, Iparragirre kaleko 42 BOE zozketatzeko behin betiko zerrendak argitaratu dira. Zerrendak jendaurrean daude PEGORA, Herritarren Zerbitzurako Bulegoan, eta udal web honetan.

Zozketa martxoaren 9an, goizeko 11tan, egingo da, Coliseo antzokian.

Zozketaren emaitzak

Behin zozketa egin eta gero hemen jarraian argitaratzen dugu esleipendunen zerrenda. Onartutako oinarrien arabera, zerrenda hau Inmobiliaria Bitxor, S.L.ari emango zaizkio etxebizitzen salerosketa-
kontratuak egiaztatu eta egiten has dadin.