Eibarko Udala

Eibar Martxan

"Hiriak martxan: jarduera fisikoa eta toki garapena" jardunaldiak profil desberdineko pertsona eta erakundeen arteko topagune bat sortzea du helburu, kirolak eta jarduera fisikoak hiriko hiri-ehunean eta pertsonen bizi-kalitatearen hobekuntzan duten eginkizunaren eta eraginari buruz eztabaidatzeko. 

Horretarako, jardunaldiaren tarte nagusia parte hartzaileen arteko esperientzia eta iritzi trukera zuzenduko da. Bertaratzen diren personek hiru areto tematikotan banatutako lan-mahai ezberdinetan planteatutako erronken gainean lan egiteko aukera izango dute: Hiria, Gizartea eta Ekonomia. 

Hitzaldiak eta jardunaldiaren amaiera Eibarko Coliseo Antzokian izango dira eta solasaldi irekiak Errebal plaziaren goiko aldean dauden aretoetan.

PROGRAMA

9:30 Inaugurazioa.

9:45 Kirola eta Hiri Agenda. Hiri aktiboa garapenerako estrategia gisa. Juanma Murua. Ekonomilaria, aholkularia eta ikertzailea. Kirol eta tokiko garapenean aditua.

10:30 Eibar martxan: Kirola, jarduera fisikoa eta bizitza osasungarriaren udal estrategia baterako oharrak. Eibarko Udala.

11:00 Atsedenaldia.

11:30 Solasaldi irekiak. Solasaldi-dinamika taldetan, hiru areto tematikotan planteatuko diren erronka zehatzen gainean.

HIRIA aretoa

- Udal kirol politika eredu berriak eta horien kudeaketa.

- Kirol izaera nola sustatu eta iraunkor bihurtu eremu publikoetan.

GIZARTEA aretoa.

- Jarduera fisikoa baliabide sozial modura.

- Oinarrizko kirol kluben etorkizuna birpentsatzea.

EKONOMIA ARETOA.

- Kirol ospakizunak eta horien eragina lurraldea.

- Kirola sektore ekonomiko gisa.

14:00 Lunch-a.

15:00 Emaitzen aurkezpena.

16:00 Amaiera.

17:00 Wellk erronka. 

Informazio guztia eta izen-emateak www.eibar.eus webgunean.