Arrateko Plan Berezia: parte-hartze jardunaldi publikoak

Arrateko Plan Bereziaren inguruko jardunaldiak pasa den urtarrilaren 25ean eta Otsailaren 1ean gauzatu ziren 18.00tik -20.00ra. 65 pertsona inguru bildu ziren bi egunen artean, udal teknikariak barne, Debemen eta Debegesako teknikariak barne eta udaletxean dauden partidu politikoetatik, ordezkari edo zinegotzi bat bakoitzetik gutxienez.

Gehiengoa jardunaldi bietara joan zen. Etorritakoen artean batik bat jabeak edota pertsona interesatuak izan ziren, bai lurjabetza bategatik, bai negozioa edo iharduera bategatik edota elkarte batean interes zuzena dutelako Arrateko espazioarekiko.

Parte-hartze jardunaldi publikoei buruzko txostena kontsultatzeko SAKATU HEMEN.