Eibarko Udala

Zerbitzuen karta

Eibarko Udalaren Gizartekintza arloak zerbitzu publikoa eskaintzen die Eibarko herritar eta kolektibo guztiei. Gure helburua da bizi-kalitatea hobetzea, eta zeregin nagusia, gizarte zerbitzuen sistemak bete ditzakeen beharrak antzematea eta erantzutea.

Misioa

Eibarko Udalaren Gizartekintza sailaren helburua da herritarren gizarte-premiak identifikatzea eta haiei erantzutea integrazioa, autonomia eta gizarte-ongizatea sustatzeko gizarte-zerbitzuen sistemaren barruan.

Bisioa:

Eibarko Udaleko Gizarte Zerbitzuek herritarren gizarte-beharrizanei erantzun nahi diete, pertsonak izanik esku-hartzearen subjektu aktibo eta erdigune. Era berean, gizarte-talde eta erakunde ezberdinak kontuan hartuko dira prebentzioan, sustapenean eta inklusioan elkarrekin lan egiteko, berdintasunean oinarritutako gizarte bat lortzeko asmoarekin. Hori guztia, plangintzan, ikerketan eta ebaluazioan oinarritutako kalitate-irizpideak erabiliz.

Pertsonentzako, talde sozialentzako eta erakundeentzako herri bat nahi dugu, non hauxe landuko den:

  • Garapen inklusiboa, atsegina, orekatua, iraunkorra, bateratua eta berritzailea izatea.
  • Pertsonak jartzea erabakiak hartzeko erdigunean.
  • Biztanleriaren zahartzea kontuan hartzea.
  • Eibarko kultura-identitatea alderdi sozialean sustatzea.
  • Herriarekiko atxikimendua sendotzea.
  • Gizartearen hezkuntza eta gizarte balioak sustatzea.

Balioak

  • Unibertsaltasuna
  • Berdintasuna eta ekitatea
  • Hurbiltasuna
  • Prebentzioa, integrazioa eta normalizazioa
  • Arreta pertsonalizatua eta integrala
  • Diziplinarteko esku-hartzea
  • Koordinazioa eta lankidetza
  • Herritarren parte-hartzea sustatzea
  • Kalitatea
  • Gizarte-ekimena sustatzea
  • Erantzukizun publikoa

Arduradunak:

Arduradun politikoa: Idoya Sarasqueta Aramburu

Arduradun teknikoa: Jaione Azkue Landa

Hainbat datu:

Telefonoa: 943 708440

Faxa: 943 708441

Helbidea: PORTALEA eraikina, 4. Solairua

                 Bista Eder 10 – 4. 20600 EIBAR              

Helbide elektronikoa: gizartekintza@eibar.eus

Web-orria: https://www.eibar.eus/eu/udala/sailak/gizartekintza-saila

Bulego ordutegia:

Neguko ordutegia:

  • Astelehenetik ostiralera: 9:00 – 14:00
  • Astelehen arratsaldeetan: 16:30 – 19:00

Udako ordutegia:

  • Uztaila, abuztua eta iraila: 9:00 – 13:00

GPS Koordenatuak:

Latitudea: 43, 1846674884

Longitudea: -2,46999263763428