Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Adikzioak

Gizarte Zerbitzuen arloak planteatutako egoerei buruzko informazio-, orientazio- eta balorazio-zerbitzu bat du, arreta espezifikoa eskaintzen duena eta/edo zerbitzu espezializatuetara bideratzen duena.

Arloak prebentzio-ekintzak egiten ditu urtean zehar kolektibo hauei zuzenduak:

  • Ikastetxeetako ikasleak, ikasturtean zehar.
  • Gurasoei, Gurasoen Elkartearen bidez, ikasturtean zehar.
  • Komunitateari, herriko jaietan
  • Elkarteei, beren intereseko programa espezifikoekin.
Gure helburuak betetzeko, adikzioak prebenitzeko planak ditugu, diagnostiko sozialean atzemandako premia sozialetan oinarrituta. Mendekotasunei aurrea hartzea eta/edo gutxitzea da helburua, bai mendekotasun-substantzien kontsumoa, bai substantziarik gabeko mendekotasunak (portaera-mendekotasunak), horrek pertsonen eta komunitatearen osasunean dituen ondorioak saihesteko eta/edo murrizteko, eta, hala, osasun- eta ongizate-egoera hobetzeko.

Jarduketa-eremuak:

  • Prebentzio- eta sentsibilizazio-ekintzak:
    • Biztanleriaren artean drogen edo bestelako substantzien kontsumoa murriztea
    • Gazteen gehiegizko droga-kontsumoaren hazkundea geldiaraztea
    • Jokoaren eta teknologia digitalen eta haien aplikazio berrien erabilera desegokian jartzea herritarren arreta.
  • Laguntza integraleko ekintzak, eragindako pertsonak edo kolektiboak gizarteratzera bideratuak.
  • Udalen eta udalez gaindiko baliabideak optimizatzeko koordinazio-ekintzak. 

Udal planak: