Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Nazioarteko lankidetza

Eibarko Udalaren garapenerako lankidetza 2002an hasi zen, Udalbatzak udal administrazioaren aurrekontuaren % 0,7 nazioarteko elkartasunera bideratzea erabaki zuenean.

Orduz geroztik lankidetza finkatu egin da herrian, eta Eibarko Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundeekin elkarlanean egiten da; funtsean Nazioarteko Lankidetza Mahaiaren bidez egiten da eta dirulaguntza-deialdien sistema batekin.

Munduko garapen bidean dauden herri eta komunitateekiko elkartasuna Eibarko Udalak bideratzen du, udal-administrazioaren aurrekontuaren % 0,7 aplikatuz, eta urteko jarduera hauetan gauzatzen da:

  • Nazioarteko lankidetza-programak antolatzeko eta garatzeko dirulaguntzak:  dirulaguntza publikoak atzerrian elkartasun-proiektuak dituzten Eibarko elkarteei >>>.
  • Garapenerako heziketarako eta sentsibilizaziorako dirulaguntzak: Eibarko elkarteentzako laguntza publikoak, herritarrak nazioarteko elkartasun-balioetan sentsibilizatzeko eta kulturen arteko elkarrizketa bultzatzeko ekintzak sustatzeko >>>.
  • “Elkartasun bekak” dirulaguntzak: Laguntza publikoak 20 eta 40 urte arteko gazteentzat, atzerrian elkartasun-proiektuetan parte hartzeko >>>.
  • Dirulaguntza izenduna Eibar-Sahara elkarteari, udako hilabeteetan ume sahararrak hartzeko.
  • Dirulaguntzak nazioarteko larrialdien aurrean: Dirulaguntza publikoen funtsa atzerriko giza larrialdien aurrean.

Udalak lankidetza-hitzarmen bat du UPV/EHUko Hegoa Ikasketa Institutuarekin, garapenerako lankidetzaren arloan Eibarko Udalak ematen dituen dirulaguntzak kudeatzeko; hala, laguntza tekniko orokorra ematen du dirulaguntzen deialdietan, eta GGKEek urteko deialdietara aurkeztutako proiektuen baremazioa egiten du, baita diruz lagundutako proiektuen jarraipen-txostenen azterketa ere.

Munduan bizi ditugun desberdintasun ekonomiko, sozial, politiko, kultural eta genero arlokoek egiturazko arrazoiak dituzte. Horregatik, tokian tokikoaren eta orokorraren arteko loturatik abiatuta, Eibarko Udaleko lankidetza-arloa kudeatzen duen Immigrazioaren eta Kultura Aniztasunaren Unitateak kontzientzia kritikoa sortu nahi du gizartearen baitan, erantzunkidetasunetik eta herritartasun unibertsaletik abiatuta, herritarrak mobilizatzeko eta herriak eta pertsonak emantzipatzeko ekimen eta esperientzia eraldatzaileak abian jartzeko helburuarekin, eibartarren artean kontzientzia kritikoa sortuz.

Zerbitzu eta jarduketa horien dinamizazioa sare sozialetan ikus daiteke:Facebook etaTwitter.

Nabigazioa