Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Konpromisoak

KALITATEA SUSTATZEKO KONPROMISOAK:

 

KONPROMISOEN ADIERAZLEAK

(Nola neurtuko dugu)

Zerbitzuaren erabiltzaileei 4ko asebetetze-maila orokorra ziurtatzea, 0tik 5era doan eskala batean, jasotako tratuari eta kontsulta edo izapidea ebazteari dagokionez.

Zergadunei egindako asebetetze-inkestak.

Helbide fiskalaren aldaketa bi eguneko epean egitea.

Helbide fiskalaren aplikazioaren jarraipena, zenbakizkoa.

Kasuen % 90ean, 60 eguneko epean zerga-onuren proposamena bideratzea.

Zerga-onuren proposamenaren jarraipena, zenbakizkoa.

Kasuen % 90ean, jasotako erreklamazio eta errekurtso guztiei 60 eguneko epean ebazpena proposatzea.

Erreklamazioen eta errekurtsoen proposamenaren jarraipena, zenbakizkoa.

Katastroan egin behar diren aldaketak Gipuzkoako Foru Aldundiari 15 eguneko epean jakinaraztea.

Katastroan egin beharreko aldaketen jarraipena, zenbakizkoa.

Erabiltzaileek eskatutako egiaztagiriak 7 eguneko epean tramitatzea.

Egiaztagirien jarraipena, zenbakizkoa.

Udalbatzak behin-behineko onetsi dituen ordenantza fiskalak web-orrian argitaratzea, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen diren egun beretik, alegazioak aurkezteko epeak zehaztuta.

Udalbatzak behin-behineko onetsi dituen ordenantza fiskalak web-orrian eta Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean zein egunetan argitaratu diren egiaztatzea.

 

Konpromisoen betetze-maila

Gure konpromisoen betetze-mailaren jarraipena egingo dugu, eta horretarako, hainbat adierazle ezarri. Datuak hiru urtez behin jaso eta aztertuko ditugu, eta behar diren ondorioak aterako. Jarraipen horri dagokion informazioa Eibarko Udalaren web-orrian argitaratuko da. 

Aitortutako konpromisoak ez betetzeak konpentsatzeko har daitezkeen neurriak

Udal zergak zerbitzuarenak ez diren arrazoi ez ohikoak direla-eta konpromisoak behar bezala betetzen ez badira, ahalik eta arinen hartuko dira beharrezko neurriak, erabiltzaileek eraginik jaso ez dezaten.