Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Igogailu publikoa Muzategi eta Jardiñeta auzoaren artean

Igogailu publikoa Muzategi eta Jardiñeta auzoaren artean

Eibarren irisgarritasuna hobetzeko egingo da proiektua; "VAUMM arquitectura y urbanismo SLP" enpresak idatzi du 2017ko martxoan. Gaur egun, Muzategi eta Jardiñeta kaleen arteko irisgarritasuna hobetzeko eskailera mekanikoak daude Errebaleko eraikin publikoaren partzelatik Muzategiraino eta, jarraian, Jardiñeta kaleko 2. zenbakiraino doazenak. Eskailera mekanikoak ez dute balio mugikortasun murriztua duten pertsonentzat, beraz, igogailu bat ipintzea beharrezkotzat jo da. Muzategiko plazaren eta Jardiñetako kalearen arteko puntu horretan, 17.98 metroko aldea dago; eskailera mekaniko lau atal daude, baita eskalinata bat ere. Errebaleko erabilera askoko eraikinean egiten ari diren lanetan Errebal kalea Muzategiko plazarekin lotuko duen hiri-igogailu bat ipintzea aurreikusten da. Muzategiko plazan igogailu berriko behealdeko geralekura iristeko bidea dago jarrita, goialdean Jardiñeta kaleko 2. zenbakiarekin lotzeko. Igogailuak 13 pertsonentzat tokia (1.000 kg) izango du. Proiektuaren zenbatekoa 602.949,17 eurokoa da (BEZa barne) eta bost hilabeteko epean egitea aurreikusi da.

Gehiago irakurri