Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Igogailu publikoa Julian Etxeberria eta Jardiñeta auzoaren artean

Eibarren irisgarritasuna hobetzeko egingo da proiektua; INJELAN S.L. enpresak idatzi zuen 2017ko martxoan. Gaur egun, Errebal eta Jardiñeta kaleen arteko irisgarritasuna hobetzeko eskailera mekanikoak daude Errebaleko eraikin publikoaren partzelatik Muzategiraino eta, jarraian, Jardiñeta kaleko 2. zenbakiraino doazenak. Eskailera mekanikoak ez dute balio mugikortasun murriztua duten pertsonentzat, beraz, igogailu bat ipintzea beharrezkotzat jo da. Hala, proiektu honetan proposatzen da Jardiñeta kalera iristea Aldatze kaleko gune altutik, Jardiñetako hasieratik oso hurbil; bertara, igogailu baten bitartez iristea lortuko da Julian Etxeberriatik. Igogailuak 13 pertsonentzat tokia (1.000 kg) izango du. Proiektuaren zenbatekoa 597.510,96 eurokoa da (BEZa barne) eta sei hilabeteko epean egitea aurreikusi da.

PDF document icon Ascensor Publico [Modo de compatibilidad].pdf — PDF dokumentua, 4.43 MB (4648767 bytes)