Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Pagaegi kaleko 5. zenbakiko lokala DYA elkarteari doan lagatzeari buruzko hasierako onespena

Udalbatzak, 2021eko ekainaren 28an egindako bilkuran, Pagaegi kaleko 5. zenbakiko lokala DYAren alde lagatzeari buruzko hasierako onespena ematea erabaki zuen, Udal Lokalen lagapena eta erabilera arautzen duen Ordenantzak adierazten duenaren arabera. Iragarkia 2021eko uztailaren 9ko GAOn (Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala) argitaratu zen, 129. zenbakian. Alegazioak egiteko epea 2021eko uztailaren 30era arte egongo da zabalik.