Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

2021eko Udal aurrekontuaren dirulaguntza izendunen eranskinaren aldaketaren hasierako onarpena

Udalbatzak, 2021eko ekainaren 28an egindako saioan, erabaki zuen Udal Aurrekontuaren dirulaguntza izendunen eranskinaren aldaketari hasierako onespena ematea. Iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean (128 zenbakia) argitaratu zen 2021eko uztailaren 8an. Dokumentuak Udalaren Kontratazio eta Dirulaguntzen Unitatearen Bulegoan egongo dira ikusgai, hamabost eguneko epean, uztailaren 29ra arte.