Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Erisono sektoreko UT-2 eta UT-3 par tzelen Xehetasun- Azterketaren hasierako onarpena

Tokiko Gobernu Batzarrak 2022ko azaroaren 11n egindako bilkuran, Erisono sektoreko UT-2 eta UT-3 partzelen Xehetasun-Azterketaren hasierako onarpena eman zion txosten teknikoan jasotako baldintzekin.
Euskal Autonomia Erkidegoko lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legearen 98. artikuluak esandakoaren arabera, jendaurrean uzten da, horren ondorioz, iragarkia Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN argitaratu eta ondorengo hogei egunetan espedientea aztertu eta bidezkoak liratekeen alegazioak egin daitezen. Jendaurrean egongo da abenduak 21ra arte barne.