Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Eibarko Matxaribarren Spaui 3 sektorearen Plan Partzialaren ordenantzaren aldaketa

Udal Batzarrak, 2021eko maiatzaren 31n eginiko bileran, Matxariako SAPUI 3 sektoreko Plan Partzialaren Hirigintza Ordenantzen 16. artikuluaren aldaketa puntualari behin behineko onespena eman zion.

Erregimen Lokaleko Oinarrien Lege Arautzailearen 49. artikuluarekin bat etorriz, jendaurrean jar tzen da iragarki hau, Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN argitara tzen denetik hogeitamar egunetako epean, espedientea aztertu eta bidezko alegazioak eta iradokizunak aurkeztu ahal daitezen.

Epea datorren uztailaren 27an bukatzen da.

Epe horren barruan erreklamaziorik edo iradokizunik aurkezten ez bada Ordenantza hori behin betiko onartutzat emango da eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen legearen 70.2 artikuluak ezarritakoaren arabera sartuko da indarrean, hau da: argitaratu eta hamabost egunera. 

Erreklamazioak edo iradokizunak aurkeztuz gero, Udal osoko bilkurak ebatziko ditu.