Aurrekontua 2020

Eibarko Udalbatzak, 2020ko martxoaren 2an egindako bilkuran, hasierako onespena eman zion 2020. jardunaldirako Aurrekontu Orokorrari, 45.951.342,86 euroko zenbatekoarekin. PSE-EEk eta Elkarrekin Podemos Udal Taldeek aldeko botoa eman zuten, Eibarko EAJ-PNV abstenitu egin zen eta Eibarko EH-Bilduk kontrako bozka eman zuen.

GAOan (Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala) argitara eman eta ondorengo lanegunetik hasita, hamabost laneguneko epea izango da erreklamazioak aurkezteko; eta egongo ez balira, behin betiko onartutzat hartuko da urte honetako aurrekontua.