Nola hartu parte?

Proposamenak eginez eta aukeratutako proposamenei botoa emanez parte hartu ahalko dugu. Parte-hartzea aurrez aurrekoa izango da.

Proposamenak herrigune bakoitzean jarriko diren postontzietan sartuko dira (gutxienez postontzi bat auzo bakoitzeko).

Gero, herrigune bakoitzean egingo diren bileretan aukeratuko dira gune horri dagozkionak.

Gune bakoitzean aukeratu diren proposamen guztien azken bozketa, PEGORAN, Herritarrentzako Zerbitzurako Bulegoan jarritako hautestontzietan egingo da.

Proposamenak aurkezteko tokiak: Proposamenak herrigune bakoitzean jarritako postontzietan sartuko dira, Talde Eragileak erabakitako epean. Ondorengo leku hauetan jarriko dira buzoiak:

  • Orbeako kiroldegia.
  • San Andrés ikastetxea.
  • Pegora, Herritarrentzako Zerbitzurako Bulegoa.
  • Legarreko San Andres egoitza.
  • Ipuruako kiroldegia.
  • Urkiko jubilatuen egoitza.
  • Amañako anbulatorioa.

Egindako proposamenak Udalaren webgunean jarriko dira herritar guztiek haien berri izan dezaten; proposamena egiten duenaren datu pertsonalak inolaz ere ez dira argitara emango.

"Herritarren proposamenak" izeneko inprimakia deskargatzeko SAKATU HEMEN.