Alkatea
Eibartar hori:
Ongi etorri Eibarko Udalaren webgunera. Bertan, udal kudeaketari buruzko informazio guztia ezagutu eta gurekin egin nahi duzun edozein administrazio-izapide aurkitu ahal izango duzu.
Eibartarrok ezaugarriren bat badugu, hori da hiriarekiko inplikazioa, eibartar izateak ematen digun harrotasuna eta elkartasun- eta partaidetza-kultura. Horregatik, hemen aurkituko dituzu gurekin harremanetan jartzeko bitartekoak eta erremintak, Udaletik are gertuago egoteko eta, guztion artean, bizi, lan egin eta gure gizarte- eta kultura-esparruaz gozatu nahi dugun Eibar eraikitzen jarraitzeko.
Bere kokapenagatik eta duen merkataritza, industria, kultura- eta gizarte-aberastasun eta -aniztasunagatik, Eibar erreferentziazko hiria da, ez bakarrik eskualdearen ikuspegitik, baita lurraldearen eta Erkidegoaren ikuspegitik ere. Horregatik, Udalari eta hiriari buruzko informazio guztia argi eta garbi helarazi nahi dizugu.
Espero dut hemen aurkituko duzula Udalaren aldetik behar duzun guztia, eta gogoan izan Udalaren ateak beti irekita daudela zuri laguntzeko.
Alkatea, Jon Iraola Iriondo