Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tasen eta zergen kontsulta

Deskripzioa: zure izenean dauden tasen eta zergen kontsulta (ibilgailuak, ondasun higiezinen zerga, etab.); indarrean daudenak eta ez daudenak.

Organo tramitatzailea: PEGORA, Herritarren Zerbitzurako Bulegoa.

Zure izenean dauden tasak eta zergak nola kontsultatu:

  • Autozerbitzuko terminalean, PEGORA, Herritarren Zerbitzurako Bulegoko sarreraren ondoan kokatuta dagoena.
  • Internet bidez: kontsulta elektronikoki egiteko, derrigorrez, ziurtagiri digital bat edo B@K-Q eduki behar duzu (tramiteak online egiteko informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu tramiteak elektronikoki egiteko laguntza atala) eta beheko loturan sakatu behar duzu.
  • Bertaratuta: kontsulta bertara etorrita egiteko, PEGORAra etorri behar zara (Herritarren Zerbitzurako Bulegoa) eta nortasuna egiaztatuko duen dokumentua aurkeztu (NAN, AIZ, pasaportea, egoitza-baimena...). Datuen kontsulta eskatzen duen pertsona beste pertsona bat bada, hau da, informazioaren titularra ez bada, informazioaren titularra ez den beste pertsona bati informazioa entregatzeko baimena behar bezala beteta aurkeztu behar da, datuen titularraren nortasuna egiaztatuko duen dokumenturen baten fotokopiarekin lagunduta (NAN, AIZ, pasaportea, egoitza edo bizileku-baimena...).
Deskargatu dokumentuak
Informazioaren titularra ez den beste pertsona bati informazioa entregatzeko baimena  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 170 KB)
Nabigazioa