Ordainagiriak banketxean helbideratzea: alta, baja edo aldaketak

Deskripzioa: aldizkako mugaeguna duten zorren ordainagiriak edo errezibo helbideratuak - jakinarazpena jende guztiari batera egiten zaionean - egutegi fiskalan finkatutako egunetan zuzenean kargatuko dira bankuetan eta kutxetan baimendutako helbideraketa-kontuetan.

Zordunarentzat errazagoa da era horretara ordaintzea, horrela ez baitu izango bankura edo kutxara joan beharrik. Eibarko Udalean borondatezko ordainaldiaren azken egunean kargatzen dira kontuan urteroko kontzeptu guztiei dagozkien erreziboak: Trakzio Mekanikodun Ibilgailuen gaineko zerga, Ondasun Higiezinen gaineko zerga, Jarduera Ekonomikoen gaineko zerga, ibiak eta zentsoak eta kanonei dagozkienak.

Tramitatzailea: Eibarko Udalaren Diruzaintza Saila.

Eskaera nola egin:

Telefono bidez: eskaera telefono bidez egiteko PEGORAra deitu behar da (Herritarren Zerbitzurako Bulegoa). Telefonoa: 943 70 84 00. PEGORAk eskaera egin duen pertsonaren datuak egiaztatu ondoren banku bidezko helbideraketaren eskaera tramitatuko du.

Bertaratuta: eskaera bertara etorrita egiteko, PEGORAra etorri behar da (Herritarren Zerbitzurako Bulegoa) eta ondorengo agiriak aurkeztu:

  • Ordainagiriak banketxean helbideratzeko eskaera behar bezala beteta.
  • Legezko ordezkapenaren kasuan, ordezkariaren NANa edo balio bereko dokumentua eta ordezkapena dokumentu bidez egiaztatua. Egiaztapen hori, zuzenbidean baliozkotzat har daitekeen edozein bitartekoren bidez egin daiteke (notario-ahalordeak, eskriturak…).

 

Elektronikoki: eskaera elektronikoki egiteko, derrigorrez, ziurtagiri digital bat edo B@K-Q eduki behar dituzu (tramiteak online egiteko informazio gehiago nahi baduzu, sakatu hemen). Eskaera elektronikoki egiteko, beheko loturan sakatu behar duzu, eskaera elektronikoki bete eta ondorengo dokumentazioa erantsi:

  • Legezko ordezkapenaren kasuan, ordezkariaren NANa edo horren balio bereko beste dokumenturen bat eta ordezkapena egiaztatzen duen dokumentazioa. Egiaztapen hori, zuzenbidean baliozkotzat har daitekeen edozein bitartekoren bidez egin daiteke (notario-ahalordeak, eskriturak…).

 

Tramiteari sarean edo online ekin aurretik, tramitea egiteko beharrezko dokumentazioa formatu digitalean prest duzula konprobatu.

 

Deskargatu dokumentuak
Ordainagiriak banketxean helbideratzeko eskaera  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 161 KB)