Errebalgo azokan banku korrituko postuak herri jabariko baimenaren araubidean erabiltzeko eta gozatzeko esleipena: parte hartzeko eskaera

Eibarko Udalak lizitazio publikoaren deialdia egiten du Errebalgo azokan produktu fresko eta sasoikoen salmentarako banku korrituko 5 posturen erabilera eta gozamena herri-jabariko araudian adjudikatzeko.

Baldintzak:

Interesdunen proposamenek lizitazioa arautzen duten agirietan eta dokumentazioetan ezarritakorekin bat etorri behar dute.

Ezingo zaio postu bat baino gehiago adjudikatu lizitatzaile berberari. 

Proposamenak aurkezteko lekuak:

  • Elektronikoki: eskaera elektronikoki egiteko, derrigorrez, ziurtagiri digital bat edo B@K-Q eduki behar dituzu (tramiteak online egiteko informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu tramiteak elektronikoki egiteko laguntza atala). Eskaera elektronikoki egiteko, beheko loturan sakatu behar duzu, eskaera elektronikoki bete eta dagokion dokumentazioa erantsi. Tramiteari sarean edo online ekin aurretik, tramitea egiteko beharrezko dokumentazioa formatu digitalean prest duzula konprobatu, eta ondoren, tramiteari ekin.
  • PEGORAn, Herritarren Zerbitzurako Bulegoan. Udaletxean bertan dago bulegoa (Untzaga plaza 1, beheko solairua). Itxaronaldiak saihesteko, hitzordua eska daiteke PEGORAn.

Hitzordua nola eskatu:

Proposamenak aurkezteko epea: 2022ko ekainaren 15etik uztailaren 8ra (biak barne).

Aurkeztu behar den dokumentazioa:

1. Nortasun juridikoa egiaztatzeko dokumentuak: 

a) Pertsona fisikoak: Nortasun-agiri Nazionala edo baliokidea.

b) Pertsona juridikoak: eratze-eskritura edo -agiria, estatutuak edo sortze-egintza —zeinetan jarduera erregulatzen duten arauak jasoko dituzten—, behar bezala inskribatuta, dagokion erregistro publikoan, pertsona juridiko motaren arabera.

2. Legezko ordezkapenaren kasuan, ordezkaritza egiaztatzeko dokumentuak: proposamenak ez badu lizitatzaileen izenperik, eskaintza izenpetu duenaren edo izenpetzen dutenen alde luzatutako ahalordea sartu behar da, ahaldunen Nortasun Agiri Nazionalaren kopiarekin batera. Ordezkapena Gipuzkoako Foru Aldundiko legezko ordezkarien erroldan erregistratuta egonez gero, ez da dokumentazio hau aurkeztu beharko.

3. Zerga-betebeharretan egunean dagoela egiaztatzen duen ziurtagiria, horretan eskumena duen Ogasun Sailak luzatutakoa. 

4. Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan alta emanda dagoela egiaztatzen duen dokumentazioa. Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan alta emanda ez badago, alta emateko konpromisoa, adjudikaziodun irtenez gero.

5. Eskatzailearen izenean dagoen nekazaritzako ustiategiaren txartela.

Interesdunen artean partekatu beharreko postu bat eskatu ahal izango da. Kasu horretan, eskaera bateratu bakarra egin ahal izango dute. Horretarako, postua partekatu nahi dutenek honako dokumentazioa aurkeztu beharko dute:

  • ZE1200_D002 Errebalgo azokan banku korrituko postuen esleipena: aitorpenak eta baimenak dokumentua behar bezela beteta. Eredua behean dago eskuragarri.
  • Aurreko 1-5 puntuetan deskribatutako dokumentazioa, postua partekatzeko interesa duten guztiena.

Ordaindu beharreko tasa: 

Postuetako adjudikaziodunek, indarreko ordenantzaren arabera, bidezkoa den hiruhileko tasa ordaindu beharko dute. 2022ko urterako, tasa 45 eurokoa da hiruhileko eta postu bakoitzeko.

Baimenaren iraupena: 

Baimenaren iraupena 2023ko apirilaren 1era artekoa izango da eta, gehienez ere, hiru luzapen egin ahalko dira urtebeteko iraupenekoak. 

Adjudikatzeko prozedura:

Kontratazio Mahaiak kalifikatuko ditu interesdunek aurkeztutako agiriak. Kalifikazio horren emaitzarekin akta egingo da onartuen eta baztertuen zerrenda adieraziz. Akta Udaleko Kontratatzailearen Profilean argitaratuko da.

Postuaren baimena onartutako eskatzaileen artean zozketa eginez adjudikatuko da.

5 eskatzaile edo gutxiago badaude, ez da zozketarik egingo, eta postuak zuzenean esleituko zaizkie pleguko baldintzak betetzen dituzten eskatzaileei.

Kontratazio Mahaiak Kontratatzailearen profilean argitaratuko du zozketaren emaitza. 

Adjudikaziodunek, jakinarazpena jaso eta gehienez ere 15 eguneko epean, ondorengo dokumentazioa aurkeztu beharko dute: 

  • Egindako jarduera ekonomikoaren arriskuak estaliko dituen erantzukizun zibileko aseguru baten harpidetza egiaztatzen duen dokumentazioa.
  • Interesdun bat baino gehiagoren artean postu bera partekatzea eskatu bada:
    • Ondasun-erkidegoa eratzeko kontratua.
    • Ondasun-erkidegoaren IFZren kopia.

Dokumentazioa aurkezteko lekuak: 

  • Elektronikoki, udal webguneko DOKUMENTAZIOA AURKEZTU prozeduraren bidez. Tramitea elektronikoki egiteko ziurtagiri digital bat (B@K-Q, NAN elektronikoa, IZENPE txartela, etab.) edukitzea beharrezkoa da.
  • PEGORAn, Herritarren Zerbitzurako Bulegoan. Udaletxean bertan dago bulegoa (Untzaga plaza 1, beheko solairua).

Itzulketa:

Baimenaren epea amaitzean, Udalari itzuliko zaizkio baimenaren xede diren ondasunak.

Deskargatu dokumentuak
Baldintza agiria  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 292 KB)
ZE1200_D002 Errebalgo azokan banku korrituko postuen esleipena: aitorpenak eta baimenak  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 76 KB)
Nabigazioa