Eibarko Udala

Errebal azokan produktu freskoak eta sasoikoak saltzeko postu desmuntagarriak erabiltzeko baimena berritzea

Deskripzioa: Errebal azokan produktu freskoak eta sasoikoak saltzeko postu desmuntagarriak erabiltzeko baimena berritzeko eskaera. Berrituko den epea: 2026ko urtarrilaren 1etik 2026ko abenduaren 31ra arte.

Organo tramitatzailea: Eibarko udaleko Zerbitzuak saila.

Eskaera egiteko epea: 2025eko azaroaren 20tik abenduaren 4ra bitartekoa izango da (biak barne). 

Tramitazio kanalak:

  • Pertsona juridikoak eta ordezkaritzan diharduten pertsonak:
    • Elektronikoa: eskaera elektronikoki egiteko, derrigorrez, ziurtagiri digital bat edo B@K-Q eduki behar dituzu. Eskaera elektronikoki egiteko, beheko loturan sakatu behar duzu, eskaera elektronikoki bete eta beharrezko dokumentazioa erantsi. Tramiteari sarean edo online ekin aurretik, tramitea egiteko beharrezko dokumentazioa formatu digitalean prest duzula konprobatu, eta ondoren, tramiteari ekin.
  • Pertsona fisikoak eta ordezkaritzan diharduten pertsonak:
    • Elektronikoa: eskaera elektronikoki egiteko, derrigorrez, ziurtagiri digital bat edo B@K-Q eduki behar dituzu. Eskaera elektronikoki egiteko, beheko loturan sakatu behar duzu, eskaera elektronikoki bete eta beharrezko dokumentazioa erantsi. Tramiteari sarean edo online ekin aurretik, tramitea egiteko beharrezko dokumentazioa formatu digitalean prest duzula konprobatu, eta ondoren, tramiteari ekin.
    • Presentziala: PEGORA, Herritarren Zerbitzurako Bulegoa (Untzaga plaza 1, beheko solairua). Itxaron beharrik ez izateko, hitzordua eska daiteke PEGORAn. Hitzordua nola eskatu:
      • Udalaren webgunearen bidez.
      • Telefonoz: 943 70 84 00 / 010.

Ez dira onartuko postaz bidalitako eskaerak.

Aurkeztu behar den dokumentazioa:

  • Legezko ordezkapenaren kasuan, legezko ordezkariaren NANa edo balio bereko agiria eta ordezkaritzaren dokumentazio-egiaztapena. Zuzenbidean baliozkoa den edozein bide erabiliz egiaztatu ahal izango da. Ordezkapena Gipuzkoako Foru Aldundiko legezko ordezkarien erroldan erregistratuta egonez gero, ez da dokumentazio hau aurkeztu beharko.