Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Zerbitzuetako beste eskaerak

Deskripzioa: Eibarko udaleko Zerbitzuak sailarekin erlazionatutako bestelako eskaerak aurkezteko prozedura da. Prozedura hau zure eskabidea egiteko prozedura berezirik ez dagoenean erabili behar duzu, bestela ez. Saiatu zure eskaera argi eta garbi azaltzen; motz eta zehatz.

 

Eskaera nola egin:

Bertaratuta: eskaera bertara etorrita egiteko, eskatzailea edo ordezkaria PEGORAra etorri behar dira (Herritarren Zerbitzurako Bulegoa) eta ondorengo dokumentazioa aurkeztu:

  • Zerbitzuetako beste eskaerak behar bezala beteta.
  • Legezko ordezkapenaren kasuan, legezko ordezkariaren NANa edo horren balio bereko beste dokumenturen bat eta ordezkapena egiaztatzen duen dokumentazioa. Egiaztapen hori, zuzenbidean baliozkotzat har daitekeen edozein bitartekoren bidez egin daiteke (notario-ahalordeak, eskriturak…).
  • Dagokionean, eskaera justifikatzen duten beste dokumentu batzuk.

 

Elektronikoki: eskaera elektronikoki egiteko, derrigorrez, ziurtagiri digital bat edo B@K-Q eduki behar dituzu (tramiteak online egiteko informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu tramiteak elektronikoki egiteko laguntza atala). Eskaera elektronikoki egiteko, beheko loturan sakatu behar duzu, eskaera elektronikoki bete eta ondorengo dokumentazioa erantsi:

  • Legezko ordezkapenaren kasuan, legezko ordezkariaren NANa edo horren balio bereko beste dokumenturen bat eta ordezkapena egiaztatzen duen dokumentazioa. Egiaztapen hori, zuzenbidean baliozkotzat har daitekeen edozein bitartekoren bidez egin daiteke (notario-ahalordeak, eskriturak…).
  • Dagokionean, eskaera justifikatzen duten beste dokumentu batzuk.

 

Tramiteari sarean edo online ekin aurretik, tramitea egiteko beharrezko dokumentazioa formatu digitalean prest duzula konprobatu.

 

Deskargatu dokumentuak
Zerbitzuetako beste eskaerak  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 115 KB)
Nabigazioa